Hainbat elkarte eta eragile ekologista, sozial eta politikoek manifestazioa antolatu dute martxoaren 10erako Bilbon. Arratsaldeko 17.30etan abiatuko da mobilizazioa Bihotz Sakratutik eta deialdia egin duten alderdi politikoen artean ezker abertzalea, Aralar, Alternatiba, Ezker Anitza, Bildu eta ELA eta LAB sindikatuak daude.
Gogoratu dutenez, martxoaren 11an urte bat beteko da Japoniako Fukushima zentral nuklearrean istripua izan zenetik eta data esanguratsua den heinean PPri Garoña ixtea eskatuko diote berriro.
Mariano Rajoyren Gobernuak Garoñako zentral nukelarraren funtzionamendua 2019rarte luzatzeko asmoa agertu du 2013rako aurreikusita zegoen itxiera bertan behera utziz.
Gaur goizean egin duten agerraldian salatu dutenez, euskal gizarteak eta instituzioek hainbat aldiz egin dute Garoñako zentral nuklearra ixteko eskakizuna eta beste behin ere larunbaterako antolatu duten mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dute.
Garoña "zaharkiturik" dagoen zentral nuklear bat dela salatu dute eta gainera ez dela "beharrezkoa" eta "arriskutsua" dela.
martes, 6 de marzo de 2012
Manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon Garoña ixteko eskatuz
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario