martes, 15 de marzo de 2022

Manifestazioa deitu du Araba Bizirik plataformak Tapia Legearen aurka, maiatzaren 14rako

Maiatzaren 14rako manifestazioa iragarri du Araba Bizirik! plataformak, Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin duen prentsaurrekoan. «Lurra defendatuko dugu, Tapia Legeari ez!» lelopean egingo dute mobilizazioa. Aurkakotasuna adierazi nahi diote energia berriztagarriak bultzatzearen aitzakiapean Eusko Jaurlaritzak egindako maniobrari, funts publikoak bereganatzen dituzten makroproiektuak eremu natural publikoetan jartzea errazteko, konpainia pribatu handien intereserako. Araba Bizirik!-ek esan duenez, Eusko Jaurlaritza nabarmen ari da presionatzen azken egunotan ingurumen-balio handiko espazioetan energia berriztagarrien zentralen megaproiektuak lehentasunezkotzat jotzeko. Jaurlaritza iritzi publikoa baldintzatu nahian ari dela salatu dute gerra eta krisi politikoa baliatuz, energiaren «premia» eta «ekiteko beharra» argudio bezala erabiltzen, modu interesatuan. Eztabaida ekidin eta modu «autoritarioan» jokatzen ari da horrela, EAJ eta PSEren konplizitatearekin. Araba Bizirik!-en arabera, Eusko Jaurlaritzak orain, Tapia Legearen interes berberekin (hau da, funts publikoak bereganatzen dituzten proiektuak espazio publikoetan garatzea erraztea) konpainia pribatu handiek azpiegiturak nahieran jarri ahal izatea bilatzen du. .. Leer más...