miércoles, 21 de marzo de 2012

Garoñaren aurkako ekintza burutu du Naturarekin 1 talde ekologistak Gasteizko Campusean

Naturarekin 1 talde ekologistak Garoñaren aurkako ekintza burutu zuen atzo Arabako Campusean. Martxoaren 11n izan zen Fukushimako hondamendiaren urteurrenaren harira egin dute salaketa.

Naturarekin 1 talde ekologistaren oharra:

Gaur, martxoak 20 Naturarekin 1 talde ekologistako kideok Garoñaren aurkako ekintza bat burutu dugu Elurreta gelategiko liburutegian. Garoñaren eztanda simulakro bat egin dugu eta maskarilak jantzi ditugu Garoñak suposatzen duen arriskua salatzeko.

Martxoaren 11n, Fukushimako hondamendiaren urteaurrena izan zenez, agerian utzi nahi dugu hemendik 50 kilometrora garai berdineko zentral oso zaharkitua daukagula eta bide batez 2019. urtera arte egin nahi den zentralaren biziaren luzapena errefuxatu.

Halaber, gaur Hala Bedi tabernan nuklearrei buruzko hitzaldia eta tertulia antolatu dugu bai eta gure taldearen aurkezpena egin ere
..

No hay comentarios:

Publicar un comentario