martes, 6 de marzo de 2012

Garoñaren itxiera eskatzeko deialdia

Garoñako Zentral Nuklearraren itxiera eskatzeko Euskal Herriko hiriburu desberdinetan asteburu honetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi zaituzte.
Hitzorduak bi izango dira:

* Martxoak 10, larunbata, arratsaldeko 17:30etan, Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik manifestazio bat abiatuko da eta Euskadi Plazan (Iberdrola Dorrearen aurrean) izango du amaiera, “Fukushima gehiagorik ez!, Garona itxi orain!” lelopean.
* Martxoak 11, igandea, goizeko 12.30etan, Gasteizeko Udaletxearen aurrean kontzentrazio bat burutuko da, “Garoña itxi orain, Fukushima nunca más” lelopean.


Igande honetan, martxoak 11, Japoniako Fukushima-Daiichi-ko lau erreaktore atomiko hondatu zituen istripu larriaren lehenengo urteurrena izango da. Erreaktore nuklear horiek, hilabetetan zehar isuritako erradiaktibitate kopuru handiek, gizakion osasunean eta ingurugiroan, eragindako kalteak oraindik ere ez dira ondo ezagutzen.

Fukushima-ko herriari gure elkartasuna adierazteaz gain, Alderdi Popularrak Garoñako zentral nuklearraren bizitza 2019raino luzatzeko erabakia salatzeko elkartuko gara.

Hitzorduak bi izango dira:

* Martxoak 10, larunbata, arratsaldeko 17:30etan, Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik manifestazio bat abiatuko da eta Euskadi Plazan (Iberdrola Dorrearen aurrean) izango du amaiera, “Fukushima gehiagorik ez!, Garona itxi orain!” lelopean.
* Martxoak 11, igandea, goizeko 12.30etan, Gasteizeko Udaletxearen aurrean kontzentrazio bat burutuko da, “Garoña itxi orain, Fukushima nunca más” lelopean.

Horretaz gain, gizarteak Espainiako Gobernuak hartutako erabaki honen kontra daukan iritzia adierazteko aukera izango du, martxoaren 24ean arratsaldeko 19:00etan Gasteizeko Ogeta Frontoian ospatuko den ekitaldi nagusian. “Ni una prórroga más, Garoña itxi orain!” lelopean burutuko den ekitaldi honek Garoñaren itxiera eskatzeko sinadurak eta babesak biltzea du helburua.



2012ko martxoaren 6an

No hay comentarios:

Publicar un comentario