ONUak 2012a Energia Jasangarriaren Nazioarteko Urtea izatea erabaki du. Honekin batera, energia ekoizten duten enpresa handien merkatutik kanpo dauden herriek, energia lortzeko modu bakarra energia jasangarriak garatzea dela azpimarratu du ONUak. Beraz, hartutako erabakiaren oinarria energia jasangarria lortzeko aukera izateak pertsona askoren bizi kalitatea hobetuko duela da.
Hau, energia berriztagarrien alde eta energia ekoizteko metodo kutsakorrak eta energia iturri ez berriztagarrietan oinarritutakoak, alde batera uztearen alde egiten dugunontzat albiste positiboa da.
Gainera, EGUZKIren ustez, hau administrazio publikoek energia berriztagarriak benetan bultza ditzaten eskatzeko, beste argudio bat izan daiteke. Baina, apustu hau zilegizkoa da, jasangarritasun irizpideak jarraitu ezkero eta ez etekin ekonomikoak lortzea helburua bada, izan ohi den bezala. Izan ere, agintariei gogorarazi nahi diegu energia bat jasangarritzat har daitekeela energia iturri agorrezinetatik datorrenean eta bere ekoizpenak eta erabilerak ingurugiroa kaltetzen ez duenean.
Beste aldetik, gaur egungo eredu energetikoan aldakuntzak ematea defendatzen dugunok aurten indar handiagoa egin beharko dugu, politikoengandik energia ekoizteko modu hau garestiagoa dela eta egungo egoera ekonomikoa dela eta ezinezkoa zaiela hauengandik apustu argia egitea behin eta berriro entzun beharko dugu eta. Baina, argudio bi hauek errealitatea ezkutatzeko estrategia bat baino ez dira, hau da, Iberdrola, Gamesa… bezalako energia enpresa handiek baliabide hau kontrolatzen dutela eta hauek ez daukatela energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko inolako asmorik, ez-berriztagarriei esker daukaten negozioa bukatzen ez zaien arte behintzat. Red Electrica Española-k (REE), 2010eko datuekin alderatuta, instalatutako potentzia elektrikoa %1,8 igo dela goraipatzen du eta gainera, igoera hau energia berriztagarri azpiegitura berriei esker eman dela esateaz arro dago. Baina, REE-ri datu bat aipatzea “ahaztu” zaio, sektore elektrikoak isuritako CO2 kantitatea 73 miloi tona izatera ailegatu dela, 2010ean baina %25 gehiago. Honen zergatia, 2011 urtean energia berriztagarrien ekoizpenean egon zen %10eko jaitsieran bilatu behar dugu, karboiaren ekoizpenak, %95eko igoera izan zuen bitartean. Ondorioz, mix energetikoan energia berriztagarriak %35a ematetik %32,5a nekez gainditzera pasa dira, karboia %8tik %15,6ra igo da, nuklearrak puntu bateko jaitsiera izan du %21 ematera arte eta ziklo konbinatuen ekarpena ere jaitsi da %23 izatetik %18,7 izatera pasa da. Datu hauek, argi eta garbi aditzera ematen digute, CO2 isurketak murrizteko energia berriztagarri azpiegitura kopurua handitzea ez dela nahikoa, helburu hori lortzeko hauek ekoizpen sistema kutsakorrak ordezkatu behar dituzte. Beraz, zertarako eraikiko dituzte zentral eoliko gehiago, ekoizpen fotovoltaikorako parke berriak etab. hauek benetan erabiltzen ez baditugu eta ekoizpen maila handiegia denean hauek badira “amatatzen” dituzten lehenengoak? Erantzuna oso erraza da: energia berriztagarrietan oinarritutako garapen iraunkor baten alde lan egiten ari direla sinestarazi nahi digutelako.
EGUZKIk erakunde publikoei honako eskatu nahi die:
1. Kontsumo energetikoa murrizteko eta efizientzia energetikoa handitzeko benetako esfortzua egin dezaten.
2. Moldatutako datuekin gizartea engainatzen uzteko eta hasi berri den 2012an eredu energetikoa aldatzeko bidea hartzea.
3. Energia ekoizpenerako azpiegitura berrien eraikuntza, gaur egungo egoera aztertu arte geldi dezaten.
4. Energia plan lokaletan oinarritutako Euskal Herriko Plan Energetikoa egin dezaten.
domingo, 29 de enero de 2012
NERGIA JASANGARRIAREN NAZIOARTEKO URTEA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario