Arabako lurpeko gas natural ez-konbentzionala erauztearen egitasmoak ingurumen aldetik kalterik sortuko lukeen jakiteko azterketa bat egiteko agindu du Marta Ruiz herrialdeko Ingurumen diputatuak, baina azterketa hori ez da loteslea izango Eusko JaurlaritzarentzatHonek hilaren hasieran zioen probarako zundaketak hastekoa dela, Espainiak ez duelako ikusi ingurumen eragina aztertzeko beharrik. Arabako Batzar Nagusietako EAJk Ruizen agerraldia eskatu zuen, eta honek gaur iragarri du hilaren 25ean Jaurlaritzak, Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatutako mahai teknikoaren bilera egingo dutela, Diputazioak eskatuta.
Ingurumen diputatuaren asmoa proiektuari jarraipena egiteko mahai hori iraunkorra izatea da.
Jaurlaritzak arrazoi ekonomikoak eta energetikoak erabili ditu egitasmoa abian jartzeko: batetik, 30.000 milioi euroko balioa izan dezake gas natural horrek (Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren urtebeteko barne produktu gordinaren erdia); bestetik, hiru herrialde horien 60 urteko gas naturalaren kontsumoa aseko luke. 185.000 metro kubo gas dagoela uste du Jaurlaritzak.
lunes, 16 de enero de 2012
Arabako gasa erauzteak ingurumen kalterik sortuko lukeen aztertuko du Aldundiak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario