Badira hiru urte Gobernu desberdinek murrizketen bideari ekin ziotela. Neurri hauekin Iangabezia, clesberdintasun eta pobrezia handiago baino ez dago. Zerga-herstura, aurrekontu-diziplina eta doitze-neurriek botere ekonomikoa baino ez dute faboratzen.
Nazioarteko instituzio ekonomikoek NDF, EBZ) eta Europar Batasunak (Sarkozy-Merkel buru direlarik) euro zonaldeko ekonomiek jarraitu beharreko norabidea ezarri dute. Azken gertaerek eta datu ekonomikoek garbi eta argi adierazten dute ez garela krisitik ateratzen ari, aitzitik, atzeraldi berri batean gaudela azken atzeraldiko hutsak ordaintzen ari gareneanNahiz eta badakiten krisi ekonomikoa eta soziala areagotzen ari dela, hamaika borroken ostean Iorturiko eskubide urri horiek kendu nahi dizkigute. Zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitu nahi dute, inbertsio eta negozio pribatuari eremu berriak irekiz. Gizartearen gehiengoen aurkako azpigerra sozial bat da, diruaren boterea dutenek deklaratutak gerra; botere honek instituzio politikoak otzandu ditu euren aginduak uneoro bete ditzaten.
Egoera hau ulertzeko konüan hartu behar dugu aspalditik inposatze ari diren zerga-kontraerreforma. Indarrean den zerga-politika erregresiboa da eta errenta handi eta kapitale faboratzen ditu. Lan errentek gehien ordaintzen clutenak dira eta zeharkako zergak igo baino ez dituzte egiten. Zerga-bilketaren zama klase popularren bizkarretik dago.
Zerga-bilketari dagokionean Europako azken tokian gaude; Hego Euskal Herrian BPGaren %29,3a biltzen da, Europar Batasunean, aldiz, bataz beste, %38,4a; honek esan nahi du Hego Euskal Herriko altxor publikoek 7.500 milioi euro gutxiago biltzen dutela. Diru hau, batez ere, ez da biltzen kapitalaren errentak, enpresa-etekin eta ondaretzarrekiko zerga-arduragabekeriarengatik.
Diru-kopuru horrez gain, errenta eta enpresa handiek egiten duten zerga-iruzurrarengatik Foru Ogasunek urtero biltzen ez dituzte milioi euro horiek daude. 10.000 milioi euroz ari garadiïu-kopuru honek eta zerga-etekinetako 7.500 milioiek suspertze ekonomikorako politika indartsu bat'ez ezik, beharrezkoa den gizarte politikaren garapenerako urrats garrantzitsu bat ere Iirateke.
Denbora Iuzea zergak barkatzen gehiago dutenei, zerga-iruzurra jazartzeko borondate ezak eta bilketan krisi ekonomikoak izan duen eraginak egoera korapilotsuan jarri gaituzte; hau dela eta, klase politikoak kapitalaren aldeko soluziobidearen alde egin du. Hots, aurrekontu publikoak murrizten dira errenta handi eta kapitalak gehiago zergapetzearen bidetik gehiago biltzeko aukeraren kontra. Injustu eta atzerakoi den zerga-politika honen bidez, inolako gizarte partehartzerik gabe erabaki egin dena, krisi garaian finantziatzeko den beste baliabide den zor publikoaren merkatuakjasaten duen presiotzarra eta oso sehaztutako ideologia batekin, klase gobernatzailea eskubideak murriztu baino ez ditu egiten
Hego Euskal Herrian Espainiako Erresumako Gobernuak, EHAEko eta Nafarroako Gobernuek kapitalaren mandatari berriekiko morroikeria jasaten ari gara:
0 Lan baldintzak eta soldatak erasotu egin dira.
0 Lan eta pentsio sistemak, hala nola hiizarmen kolektiboarena erreformatu egin dira kapitalaren onurako.
0 Mendekotasun Iegea etenda utzi egin da.
0 Zerbitzu publikoak erasotu egin dira; hezkuntza eta osasungintza batez ere.
0 Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politikei ez zaie Iehentasunk ematen.
0 Aurrekontuak murriztu egin dira, publikoa 2005. urteko mailara jaitsiz.
0 Hala ere, azpiegituren negozioan eta bankan dirua sartzen jarraitzen dute.
Oso Iarriak dira gastuaren murrizketa hauek, krisiaren ondorioak euren haragitan pairatzen ari diren milaka pertsona horiek bakarrik uztea dakartzatelako. Hego Euskal Herrian diren 192.000 Iangabetu eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten 55.000 pertsona horietaz ari gara mintzo, hala nola Nafarroan Oinarrizko Errenta kobratzen duten 18.000 pertsona horietaz ere.
Instituzioak ez dira gai ekonomia sektore publikotik suspertzeko, ez dute enplegurik sortzen eta kasu askotan berau suntsitzen ari dira; denbora Iuzez ahaztuta izan diren beharrak asetu ez ezik ekonomia ere susper zezaketen. Euskal Herrian gizarte sariak murrizten dira, sari hauek kobratzen dituztenak
kriminalizatzen dira, Iangabezian direnei euren egoeraren errudun egiten zaie enplegutasunaren diskurtsoarekin. Badirudi Gemma Zabaleta eta Elena Torres andereek eta hauen aldekoek ez dutela ulertzen enplegurik gabe berau sortu egin behar dela eta ez Iarderiatu enplegurik ez dutenak.
Egunez egun jende gehiagok agortzen du bere Iangabezia saria; egoera honetan, Nafarroako eta Gasteizko Gobernuek kolektibo honentzat existitzen den azken segurtasun sare erasoïzea era beki dute, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta hain zuzen ere.
Nafarroan 2.000 pertsonatik gora sistematik at utzi nahi dituzte, zenbatekoa %l0etik 20ra bitarte murriztuz Iehen urtean.
EHAEan, lege-erreformaz segurtasun sarea moztu egin zuten milaka pertsona sistematik at utziz, batez ere gazteak eta immigranteak; ondoren, zebatekoa murriztu dute, 55.000 bizikidetza-unitate horiek erabateko bizi-prekarietatean utziz.
Ezartzen ari diren politikak injustuaz ez ezik, ez gaituzte krisitik aterako; ineteres neoliberalei baino ez erantzuten clizkieten Iehentasun politikoak
sustraitik eraldatu behar ditugu. Garbi eta argi dugu zein den bidea honetarako:
0 Eragile sozial eta sindikalen benetako partehartzerako eskubidea politika publikoak zehazteko eta hauek ebaluatzeko.
0 Gizarte sari desberdinei ezarri dizkieten lege eta aurrekontu-murrizketak bertan behera uztea.
0 Gastu sozialerako aurrekontu-saila gehitzea Europako gastu publikoarekin bat egiteko.
0 Zerbitzu sozial publikoa, unibertsalak eta aurrekontu publikoen kargu, mendekotasunik duen pertsona ororen babesa bermatuz.
0 Zerga-politika justua eta mailakakoa, azken hamarkadetan ezarri diren erreformak atzera bota ditzan eta ondasunaren banaketa bidezkoagoa posible egingo duena. Zerga-iruzurraren aurkako benetako borroka.
0 Kalitatezko enplegua sortzea, zerbitzu publikoen defentsa eta inbertsio publikoa biztanteriaren beharrak betetzeko.
0 Aukera-berdintasuna. Bizitza Iaborala eta pertsonala bategiteko politika eragingarriak. Lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa.
0 Lan harreman eta babes sozialerako euskal esparrua, eskuduntza arauemailearekin.
Biztanleriari dei egiten diogu politika hauek bertan behera utz ditzaten eta eskubide sozial eta Iaboralen alde mobiliza dadin.
OTSAILAK 4, LARUNBATA, 18:00TAN, MANIFESTALDIA BILBDN, JESUSEN BIHOTZAREN PLAZATIK.
lunes, 30 de enero de 2012
Ongizate estatua JOPUNTUAN.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario