Europako Batzordeak duela gutxi plazaratu zuen Roadmap to a Resource efficient Europe (baliabide efizientziarako bide orria) izeneko agiria. Bertan, europak lehengaiekin daukan balantze negatiboaz kezkaturik, hauen erabilera egoki bat egiteari begira hartu beharreko neurrietaz jarduten da. Hau da, europak inportatzen dituen lehengaien eta esportatzen dituenen arteko desoreka itzelaz kezkaturik, eskuratutako baliabide hoiek erraustuta, gasifikatuta ala zabortegietara botata alferrik gal ez daitezen neurriak hartu beharra bultzatzen du. Hondakinak birziklatzeko apustu erreala egiten du bertan.
Xelebrea eta era berean itxaropenerako garrantzitsua da, txostenaren bultzada ekonomiatik egindakoa dela eta ez hondakinen kudeaketa eta ingurumenetik. Tristea bada ere, jakina da ekonomia dela askorentzat gauzak benetan serio hartzeko arrazoi bakarra. Bada, hau serio doanaren adierazle denez, ongi etorria izan bedi.
Orain ohar serio bat bidali die Europako agintariei horko irizpideak kontutan hartu beharraz. Lanpostuak sortu eta ekonomikoki 72.000 milloi euro aurrezteko balioko luke oharrak dioenez. Ondorengoetan eragingo luke:
Lanpostuak
400.000 lanpostu baino gehiago sortuko lirateke 2020 urterako.
Kutsadura eta osasuna
Kutsadurari, osasunean eragiten diren kalteei eta garbiketa operazio handiei aurre egiten erabiltzen diren dirutza handiak aurreztuko lirateke.
Birziklatutako materialak berriak baino merkeagoak
“Ez dugu ahaztu behar birziklatutako materialak merkeagoak direla sortzen diren lehengai berriak baino”
BERRIA: Birziklatzeak 400.000 lanpostu sortuko lituzke EBn
..
viernes, 20 de enero de 2012
Birziklatzeak 400.000 lanpostu sortuko lituzke Europar Batasunean
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario