Urtarrilaren 26an egindako ohiko bilkuran Garoñako zentral nuklearraren kontrako mozioa onartu zuen aho batez Okondoko Udalbatzak.
Zentrala 1971 urtean martxan jarri eta mozioan nabarmentzen dutenez, 40 urteko balio-bizitzarako izan zen diseinatua. Epe hori iazko martxoan gainditu zen. Okondoko Udalaren ustez, zentralak bere jardueran behin eta berriz izan dituen matxurak, zentralak segurtasun arazo larriak dituenaren froga dira. Garoñaren ustiapen baimenaren luzatzeak justifikaziorik ez daukala salatzen dute ere bai, zentralaren ekarpen energetikoa honezkero bestelako sistema berriztagarriek betetzen dutelako.
Urduñako herria Garoñako zentraletik 30 kilometro ingurura dago eta Aiaraldea osoa Garoñaren arrisku gunean kokatzen da. Azken hilabeteetan, Laudio eta Urduñako Udalek zentrala ixtearen aldeko mozioak onartu dituzte ere bai.
..
martes, 7 de febrero de 2012
Garoñako Zentrala ixteko deia egin du Okondoko Udalak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario