“Fracking Ez Araba Plataformak gaur goizean egin duen prentsaurrekoan urtarrilaren 23an Arabako Biltzar Nagusietan onartutako mozioaren inguruan Plataformatik egiten den balorazio plazartu du bai eta datorren stsailak 4rako Vitoria-Gasteizko BIBAT museoan antolatutako jardunaldi tekniko-dibulgatiboen berri eman nahi dizuegu.
“Fracking Ez Araba” Plataformaren IBILBIDEA
Gasteizen, 2011ko Abenduaren 13an, prentsa aurreko baten bidez aurkeztu zenetik “Fracking Ez Araba” Plataformak egin duen ibilbidea laburki azalduz hasiko gara.
Lehendabiziko jarduerak Enara-4 esplorazio baimena Ingurune-Inpaktuaren Ebaluaziorik gabeko prozedurarik gabe egitearen ebazpenaren kontra izan ziren. Horretarako zabaltze lanak egin ziren, Gasteizko Alde Zaharreko merkatua aprobetxatuz 2012ko Urtarrilaren 7an, bertan informazioa eta alegazioak jendeari helarazteko. Ekintza honen emaitza, Urtarrilaren 9an 653 alegazio aurkeztea izan zen.
Era berean, pasatako denbora honetan hainbat alderdi politikoekin harreman instituzionalak mantendu dira, Urrtarrilaren 23an Biltzar Nagusietan onartutako mozioa lantzeko edo Otsailaren 2an Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko den mozioa lantzeko.
Bestalde,herritarrei orokorrean Fracking-ari buruzko informazioa eta sortu ditzakeen arazoen inguruko informazioa helaraztea lehenetsi nahi da, Gasteizko auzo ezberdinetan, zein herri ezberdinetan, kontaktu sare handia sortuz horretarako. Ekimen honi hasiera eman zitzaion pasa den Urtarrilak 25ean, Aiztogile kaleko 70 tabernan burututako saio informatibo baten bitartez.
BILTZAR NAGUSIETAKO MOZIOAREN BALORAZIOA
Orain, ez ohiko gasa eta hausketa hidraulikoaren inguruan 2012ko urtarrilaren 23an Arabako Biltzar Nagusietan onartutako mozioaren inguruan Plataformak egiten duen balorazioa azalduko dugu:
“Fracking EZ Araba” Plataformak oso positibotzat jotzen du 2012ko Urtarrilak 23an Arabako Biltzar Nagusietan onartua izan zen mozioa. Bertan Arabako Foru Aldundiari ingurunean eta giza-osasunean haustura hidraulikoaren metodoak eragin ditzakeen eraginen ikerketa “osoa eta zehatza” egin zezala eskatzen zaio.
Aldi berean, mozio honek Arabako Foru Aldundiari, Gasteizko Udaletxeak iragarritako Jardunaldi Teknikoen antolakuntzan parte hartze aktiboa hartzera premiatzen dio, bai edukiak finkatzeko, eta baita instituzio-maila guztietako ordezkari politikoak, kolektiboak eta sektore-eragileak egon daitezela bermatu ditzan.
Gainera, onetsi den mozio honek ere, Eusko Jaurlaritzari eta inplikaturik dauden udaletxeei egiten zaien eskaera jasotzen du. Hau da, Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak landu behar duen ikerketaren emaitzak izan arte, gas ez konbentzionalaren ustiaketaren aukera ebaluatzeko hasiak diren biderapenak geldiarazi ditzatela hain zuzen ere.
“Fracking EZ Araba” Plataformaren ustez, Arabako Foru Aldundiaren inplikazioa oinarrizkoa da.
Bestalde, gizartean eztabaida handia sortu duen gai bat izanik, Plataformak bai Partidu Popularrak zein Euskadiko Alderdi Sozialistak ere, Ardura Printzipioa bermatu nahi izan duen mozioaren alde egin ez izana deitoratzen du.
Plataformak bereziki, talde popularrak erakutsi zuen jarreragatik izan duen etsipena erakutsi nahi du, bereziki Gasteizko Udaletxearenarekiko geroratzen baita. Azken honek, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren erabakiari errekurtsoa aurkeztu baitio Subillanan arbel gasa ustiatzeko proiektua Ingurune-Inpaktuaren Ebaluaziora eskuperatu ez izateagatik. Informazio gehiago.
JARDUNALDI TEKNIKOAK
Azkenik, datorren Otsailak 4ean, goizeko 10etan hasita BIBAT museoan, Aiztogile Kalean, burutuko diren jardunaldi tekniko-dibulgatiboen berri emango dizuegu. Sarrera dohainik izango da eta interesaturik dagoen pertsona orori irekita egongo da, hortaz denak zaudete gonbidatutak.
Jardunaldia bi bloketan banatuta egongo da:
Lehendabiziko blokean haustura hidraulikoaren ezaugarriak eta ingurunean zein giza osasunean izan ditzazkeen eragin negatiboak zehaztuko ditugu. Hurrengo hizlariak landuko dute:
- AITOR URRESTI (Ingenieri Industriala eta EHU-ko ikerlaria). Bere hitzaldia Zer da Fracking-a? Zergatik Araban? du izenburua.
- JOSE IGNACIO SANTIDRIAN (Gurutzetako Unibertsitate ospitaleko Zirujau onkologikoa). Ingurumenean eta giza osasunean eragina.
Eguerdian, jardunaldien bigarren blokea hasiko da, bertan Fracking-a eguneko munduko geopolitika energetikoan kokatu nahi izan dugu. Horretarako gonbidatua hurrengoa da:
- PEDRO PRIETO (AEREN-eko lehendakariordea). Arbel gasa: gas naturalaren azken hatsa.
Bukatzeko, gaur egun energia fosilean oinarritzen den eta gailentzen den energi eredutik haratago joaten diren hainbat alternatiba azaldu nahi izan ditugu. Horretarako hau da hizlaria:
- ALFONSO DEL VAL (Ingurumen Aholkularia). Aurrezte eta eraginkortasun energetikoa.
Animatu zaitezte!
Bukatzeko, gogoratu nahi dizuegu plataforma interesa duen edozein pertsona edo kolektibori irekita dagoela, eta gurekin kontaktatzeko bideak frackingezaraba@gmail.com posta elektronikoa eta web orrialdea hau. Hainbat alderdi politiko, eragile eta norbanako osatzen dute plataforma
..mas
miércoles, 1 de febrero de 2012
Fracking ez Araba impulsa su trabajo de divulgación con las Jornadas Técnicas
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario