martes, 1 de noviembre de 2011

Azaroaren 3tik 6ra arte Udazkeneko XXXI. Mikologi Astea ospatuko da Laudion

Azaroaren 3an, osteguna, hasiko da Laudion XXXI. Mikologi Astea Euskal Gastronomi Museoan 19:30ean Cristobal Burgosek emango duen Los hongos de Extremadura, un ecosistema mediterráneo ikus-entzunezkoaren bidez.

Hurrengo egunean, azaroak 4, igandean dastatuko diren pintxoen erakustaldi gastronomikoa egingo dute elkarteko sukaldariek 19:30ean Gastronomi Museoan.

Azaroaren 5ean, berriz, perretxiko aleak batzeko mendi irteera antolatu dute. Arratsaldeko 17:30ean Mikologikako aretoan batutako perretxikoen sailkapena egingo dute.

XXXI. Mikologi Astearekin amaitzeko, azaroaren 6an, igandean, goizeko 10etatik aurrera Laudioko herriko plazan XXXI. Udazkeneko Mikologi Erakusketa, XXIV. Haur eta Gazteentzako Marrazki Lehiaketa eta baita XXV. Gastronomi Lehiaketa ere egingo dituzte. Nahi duenarentzat perretxiko dastaketa egongo da eta trikitilariek girotuko dute Mikologi Astearen azkeneko ekintza.







No hay comentarios:

Publicar un comentario