Herritarrentzat pobrezia, bankarentzat dirua. Murrizketarik ez! Espainiar Gobernuak azken urteotako murrizketa sozialik handiena iragarri du. Herritar gehienon diru sarrerak txikitzea dakar, honek langabezian dauden pertsonen sariak murriztuko direlako, pentsioak, menpekotasunezko prestazioak eta administrazio publikoetako langileon soldatak ere murriztuko dira (aparteko soldata bat eta egun libreak kenduz). Era berean, erosten ditugun produktuak garestituko duen BEZ-a igotzea onartzen da eta, aldiz, etekin enpresarialak handitzeko helburuaz kotizazio sozialen beherapena. Baina gobernuak ez dago soilik murrizketak onartzen ari. Erabaki du bankari 100.000 miloi euro emango diola, bere zuloak estali ditzan. Honetarako badago dirurik. Hemen gauden eragile sozial eta sindikalak salatu nahi dugu dirua kentzen ari zaizkigula bankari emateko. Politika hau bidegabea eta inmorala da eta horregatik errefusatu egiten dugu. Politika hauek gizartea orohar pobretzea dakartzate. Atzeraldia larriagotzen dute langabezia handituz, babes soziala murriztuz eta geroz eta jende gehiagok hilaren atzenera iristeko arazoak izan ditzan eraginez. BEZ-a igotzea, prestazio sozialak murriztea edo sektore publikoan soldata murrizteak bidegabeko politikak dira hain zuzen krisiaren sorreran zerikusirik izan ez dutenei ordainaraziko zaiena. Politika hau manipulazio eta gezurretan oinarritzen da. Espainiar gobernuak asteak daramatza bere benetako asmoak ezkutatzen, sasi informazioak zabalduz eta egia esan gabe Bruselasen negoziatzen ari zenaz. Bere helburua hauxe izan da: jendea prestatu espoliazio hau ezinbestekotzat onar dezan. Errentaren trasbase itzela ematen ari da Gutxi batzuren eskuetara bideratzen ari da errentaren kopuru itzela. Arpilaketa honek aginte politiko, ekonomiko eta fnatziarioaren adosjartzearen eskutik dator. Hemen gauden erakunde sindikal eta sozialek neurri hauei gure erabateko errefusa adierazi nahi diegu. Era berean, argi eta ozen esan nahi dugu alternatiba errealak egon badaudela. Borondatea politikoa badago bestelako neurriak aplikatu litezke. Krisiaren bidezko irteerara murrizketen ez aplikazioan eta zerga zein politika sozialean aldaketa batean dago, lehenago ere askotan aipatu dugun bezala. Murrizketak bertan behera uztea exijitzen dugu eta Hego Euskal Herriko erakundeei dei egiten diegu aplikatu ez ditzaten. Azkenik, murrizketa hauen kontra eta bestelako politikak lortzeko bidean gure konfidantza osoa berresten dugu gizarte-mobilizazioan.
viernes, 13 de julio de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario