Josune Irabien, Amets Meaza eta Josu San Pedro, Amurrio, Laudio eta Orozkoko udalerrien -Jesuri-Larragorri eta Ganekogortako zentral eolikoaren proiektuaren eraginpean daudenak- Udal odezkari gisa, komunikabideen aurrean agertu dira gaur proiektu hauen aurkako jarrera berresteko. Aldi berean, Udal arduradun gisa proiektu hauen kontra haien esku dagoena egingo dutela ere gogoratu dute. Aipatutako Udal ordezkariek eta Zanpazu Bizirik, Jesuri eta Ganeko Bizirik bezalako plataformen ordezkariek, zentral eoliko hauen kontra azaltzeko arrazoiak ekarri dituzte gogora, esanez “proiektuak egun ditugun plangintza tresna: HAPOak, DOT, Plangintza sektoriala –energia eolikoaren Sektoreko Lurralde Plana- eta Laudioko Zonaldeko Lurralde Plangintza hauek guztiak ez ditu betetzen”. Hori dela eta, proiektuak behin betiko bertan behera uztea eskatu dute berriz. Baita, burutzen ari den Energia Eolikoaren LSParen eguneratze horretan Arabako Aldundiak eta Biltzar Nagusiek onarturiko Mugarri Plangintzan adierazten diren ingurumeneko irizpideak bere gain hartzea eta Jesuri-Larragorri mendiguneen babeserako prozesu baten irekiera (IKL edo BBI izendatuz) ere.
martes, 24 de julio de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario