miércoles, 9 de mayo de 2012

PERRETXIKO EGUNA, FRACKINGAREN KONTRA AZALTZEKO BESTE AUKERA BAT

Datorren igandean, hilaren 13an, ospatuko den Perretxiko Eguna aprobetxatuz, Kuartangoko biztanleak gas natural ez konbentzionala lortzeko haustura hidraulikoaren kontra azaldu nahi dira. Zuhatzu Kuartangon antolaturiko jai eremuan egingo den kontzentrazio erreibindikatiboan parte hartzeko aukera eman nahi zaie herritar guztiei, egun horretarako antolatu diren ekitaldien artean.   Kontzentrazioaren helburu nagusia fracking-ak osasunean eta ingurugiroan eragin ditzakeen arriskuak salatzea da, baita Kuartangoko paisaiak jasango duen itxura aldaketa ere. Gainera, herritar guztion frackingaren kontrako jarrera argi eta garbi utzi nahi da.   Kontzentrazioa 13:15etan hasiko da Kuartangoko udaletxe ondoko plazan eta 15 minutu inguruko iraupena izango du. Kontzentrazioa aurretik eta ondoren, antolaturiko hainbat ekitalditan parte hartu ahal izango da. Gas ez konbentzionala ateratzeko teknika hau, Fraking-a, duela urte batzuk erabiltzen da hainbat herrialdetan, EE. BB.etan gehien bat. Leku hauetan, explotazio hauie zuzenki loturiko zenbait arazo sortu dira. Adibidez: Lurrazal eta lurrazpiko uren kutsadura Airearen kutsadura Osasunean eragin zuzenak Ingurugiroaren eraldaketa Putzuak ixtean kutsatutako lur eremuak Arrisku sismikoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario