jueves, 17 de mayo de 2012
Garoña ixteko agindua ez baliogabetzeko eskatu dio Legebiltzarrak Espainiari
Talde guztiek egin dute bat eskaerarekin, PPk eta UPDk izan ezik.
Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren txosten batek zentral nuklearrak 2019ra arte irekita jarrai zezakeela iradoki zion gobernuari
Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari gaur eskatu dio Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra ixteko agindua ez baliogabetzeko. Legebiltzarreko talde guztiek, PPk eta UPDk izan ezik, sinatu dute testua; Aralarren, Ezker Anitzaren eta EAren ekimena izan da. Gobernuak agindua baliogabetzeko asmoa agertu zuen urtarrilean. Agindua baliogabetzen ez bada, 2013ko uztailaren 6an dago ezarrita Garoña ixteko data.
Agindua ez baliogatzeko eskariaz gain, Espainiako Gobernuari eskatu diote “zentral nuklearraren eraginpean dauden herrietara dinamizazio ekonomikoaren eta lan arloko neurrien planaren hobariak” zabaltzeko.
Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak txosten bat prestatu zuen Garoñaren jarduera noiz arte luza zitekeen aztertzeko, eta 2019ra arte irekita jarrai zezakeela iradoki zion gobernuari
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario