BIDU udal taldeak salatu egin du marketineko urtea denez berdea zabaltzen dela, fastotum eta itxura mantentzen baina ez eraginkor politika egiten, sustengua ematen ezta gizartetik ikasten.Eguzki talde ekologistak BILDUren salaketarekin ados dagoela azpimarratu nahiko genuke, eta oso deigarria deritzogu. Kontua ez da botuak lortzeko marketina, kontua da programa eta hiri honen koherentzia eskatzen da, Green capital itxuraz gain, zaitzeko beharra konpromesua dela eta. Green Capitalak jarraitzen du diru publikoaren kopuru handiak xahutzen, noiz-eta krisia gori-gorian dagoenean. Aitzitik, eta pasa den astean Bilduko bozeramaile Kike Fernandez de Pinedok ingurumen arloko sei proposamen aurkezteko prentsaurrekoan salatu zuen moduan, ez dago ingurumen arloko ekintza zehatzik, baina bai marketin eta irudi salmenta ugari. Oraingo honetan Bildu Gasteizek, gardentasunaren aldeko bere konpromisoari eutsita, herritarrei Green Capitalari lotutako gastu hauen berri eman nahi die, Udalaren kontabilitate dokumentuetan jasota dauden bezalaxe: - 2012ko Green Capitalaren inaugurazio ekitaldia 70.800€ - Green Capitalaren argiteriaren alokairua 1.593€ - Gren Capitalaren aurkezpenaren jan-zerbitzua 2.570€ - Green Capitalaren egoitzaren inaugurazioa (Zulueta Jauregia; 2012-I-12) 1.097€ - Zulueta Jauregiko jan-zerbitzua 1.746€ - Egoitzaren inaugurazioko ikus-entzunezkoen alokairua 2.171€ - Zulueta Jauregiko banderen norabidea aldatzea 283€ - Green Capitalaren inaugurazioa Montehermoso (2012-II-8) 2.697€ - Montehermosoko moketa aldatzea 1.566€ - Sagartokiko bazkaria (2012-II-8) 226€ - Portaloiko bazkaria (2012-III-27) 534€ - Zabalako bazkaria (2012-V-9) 138€ - Green Capitalaren sustapen bideoa 17.995€ - Madril eta Bartzelonako sustapen prentsaurrekoak 13.286€ * Madrilgo prentsaurrekoa 6.997€ * Madrilgo prentsaurrekoaren aurkezpen gastuak 147€ * Madrilgo prentsaurrekoaren bidaiaren ostatua 1.407€ - Facebookeko iragarkiak 4.130€ - Green Gara ikuskizuneko argiteria 4.897€ - 2011ko Urtezaharreko jaia 20.525€ OROTARA 146.254€ Ane Aristi zinegotziak esan duenez, “jarraitzen dugu publizitatean herritar guztion milaka eta milaka euro gastatzen, Gasteiz sustatzearren-edo, eta jarraitzen dugu ingurumen arloan epe luzeko ekintzak ikusteke. Gainera, bitartean, gizarte arloa hankaz gora dago”. Ia 147.000€ horiekin hamaika ekintza burutu litezke, adibidez, Haurtzaro Plana (90.000 €-ko murrizketa izan du) edo Gizarte Artapenena (92.000 €-ko murrizketa) edota Mendekotasunak Prebenitzeko Programa garatu, (138.500 €-ko murrizketa lOTSAGARRIA!!
jueves, 24 de mayo de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario