Ostegunean Green Capital saria jasoko du Gasteizek Bruselan, Europako Parlamentuan. Hanburgoko Estatu Zuzendariak Liburu Berdea emango dio Javier Maroto alkateari.
Gasteizko Udalak egitaraua antolatu du aste honetan sari-jasotzea ospatzeko. Ospatu, bai ospatu baina dagoen egoera hobera aldaketarik ez!!
Abenduak 14, asteazkena.
19:00 Green Capital programa aurkeztuko du Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen egoitzan
Abenduak 15, osteguna.
20:00 Hiriko hainbat guneetatik bizikleta martxak aterako dira. Udal eraikinen aurretik igarotzean eraikinak berdez tindatuko dira.
20:15 Bizikleta martxak Plaza Berrira iritsiko dira. Han bizikleta estatiko batzuk egongo dira, pedalei eraginez “Green gara” dioen kartela piztuko da Udaletxeko fatxadan.
Abenduak 16, ostirala.
12:00 “Ezagutzaren Basoa” jarriko dute Posta Plazan. Plazan kokatutako hainbat zuhaitzen siluetek mezu berdeak zabaltzeko erabiliko dira. Jasangarritasunaren inguruan Gasteizek egindakoa ezagutaraziko da.
19:30 Rezikleta ikuskizuna. Birziklatutako materialekin egindako bizikletetan ibiltzen den kale animazio talde bat hiri erdiguneko txokoak alaituko ditu.
20:30 Argi eta soinu ikuskizuna Udaletxe fatxadan.
20:00 Ikuskinaren bigarren emanaldia.
Abenduak 17, larunbata.
18:00 Izotz pistaren inaugurazioa.
Abenduak 18, igandea.
16:00 Baskoniak Barcelonaren aurka jokatuko du Iradier Arenan, gasteiztarrek kamiseta berdea erabiliko dute Green Capitalaren omenez. TeleDeportek eskainiko du norgehiagoka eta atsedenaldian Gasteizi buruzko bideo bat emitituko dute.
Baskoniak bere hiria lortuz gero, ze berde nahi du? diruarena izango da.. ez Salburuarena adibidez
martes, 13 de diciembre de 2011
Aste honetan jasoko du Gasteizen Green Capital saria
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario