Bestalde, Aldundiko PSEren jarrera txalotzen dugu, eta Udaleko PSEri eta zehazki, Maider Etxebarriari eskatzen diogu jarrera bera har dezala eta Armentia-2 putzua marra gorri bat izan dadila Urtarango EAJrekin duen gobernu-akordioan.
Gainera, Arabako gizartearen gehiengoaren iritziarekin bat etorriz, Gasteizko Udaleko hainbat sail eta zerbitzuk, hala nola Hirigintzak, Ingurumenak eta Landa Eremuak, ezezko iritzia eman dute Armentia-2 gas-putzuari dagokionez. Gogoratu behar dugu, halaber, 2012an Gasteizko Udalak bi putzu egiteko lizentzia ukatu ziola Shesari, CEAren txosten batean oinarrituta. Araban ez dago gas-poltsarik. Aski da gizartea engainatu nahi izatea. Proba sismikoak egin dituzte eta dozenaka putzu zulatu dituzte Araban eta ez dute gas-poltsarik aurkitu. Ezin ditugu denbora eta diru publikoa gehiago galdu. Eredu jasangarri baterantz benetako trantsizioa hasteko garaia da. Gure ustez, udal gobernua, EAJko 7 zinegotzik eta PSEko 6 zinegotzik osatua, Urtaran alkatea buru duela, garaiz dabil lizentzia zuzendu eta ukatzeko, txosten teknikoetan eta HAPOn oinarrituta, debekatzen duelako putzu bat egitea eskatu duten lursailean. ..sábado, 19 de diciembre de 2020
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario