miércoles, 16 de diciembre de 2020

Abendiak 19 an konzentzazioa / Concentración el sábado 19

.

.

Berriztu plataformak prentsaurrekoa egin du Plaza Berrian. Larunbat honetan, abenduaren 19ko 13:00etan, zundaketaren aurkako eta "beste eredu energetiko baten" aldeko elkarretaratzea deitu du talde ekologistak, Atea itxi erregai fosilei lelopean. Prentsaurrekoan gogorarazi dutenez, gas proiektuak herritarren ezezkoa izan du azken urteetan. 2014an, 40.000 sinadura jaso ziren proiektuaren aurka, baina, 2018an, Gasteizko Udalak uko egin zion horri buruzko herri-galdeketa bat egiteari: "Oraindik beren proiektuei eusten jarraitzen dute", deitoratu dute Berriztuko bozeramaileek, eta EAJ eta PSEren udal gobernuaren "jarrera antidemokratikoa" kritikatu dute. Gainera, SHESA sozietateak azken 10 urteetan diru publikotik 80 milioi euro baino gehiago galdu dituela gogorarazi dute: "Ez da onargarria klima larrialdi egoera ezarri eta urtebetera Eusko Jaurlaritzak diru publikoa botatzen jarraitzea gas ez-konbentzionaleko putzu bat esploratzeko eta ustiatzeko". Ildo horretan, Berriztuk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "diru publikoa xahutzeari uzteko", Araban gasa esploratzeko planak bertan behera uzteko eta Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA) sozietate publikoa desegiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario