miércoles, 26 de octubre de 2011

Diputazioak 650.000 bideratuko ditu nekazaritza gaztetzeko

Diru-laguntzen helburua nekazal sektorea gaztetzea da, horretarako dirua jasoko dute nekazal-ustiategia ematen duten zaharrek zein hartzen duten gazteek.

Guztira 659.787 euro izango dira eta %36a Europako Funtsetatik etorriko da. Nekazal-ustiategia ematen duten nekazariek 55 eta 65 urte bitarte eduki behar dituzte eta azken 10 urteetan nekazal lanetan aritu. Ustiategia jasotzen duten 40 urtez azpiko gazteek 10 urtez nekazaritzan aritzeko hitza eman beharko dute diru-laguntza kobratu ahal izateko.

Eguzkiren ustez dirulaguntzak batzuentzat onak izango dira, baina arazoa existitzen dela nabarmendu egiten da. Gure lehengo sektorearen diagnostikoaren ondorioak atera behar ditugu, gure etorkizunerari begira.
Partxe jarri beharrean (gaixotasunaren prebenzioa dagoeneko ezin denez), oinarriz eta sakonezko neurriak har ditzagun, gaixotasun hori gainditu arte.



..

No hay comentarios:

Publicar un comentario