viernes, 21 de octubre de 2011

BILDUk gasaren erauzteari bermeak ezartzea eskatu dio Foru Aldundiari ingurumena babesteko

BILDUk Foru Aldundiari bermeak eskatu dizkio gas naturalaren erauzteak ingurumenean ondoriorik ez izateko. Eskaera lehendakariaren iragarpena entzun ostean dator, batez ere, ikusita, Arabako Foru Aldundiak ez duela ezer esan horren inguruan


Ingurumeneko arloan bozeramailea den Luis Casadok, bere kezka adierazi du Patxi Lopezek Estatu Batuetan iragarri duen egitasmoarekin. “Lehendakariak ez ohiko bi putzu aipatzen ditu baina ingurumeneko adituek jakinarazi dute erauzte sistemak oso kutsagarriak diren substantziak erabiltzen dituela”, azaldu du Casadok.

Gauzak horrela, BILDU Biltzarkide Taldeak Arabako Foru Aldundiaren inplikazioa exijitu du bermatu ahal izateko ingurugiroa babestuko dela. Izan ere, egitasmo honen inguruan lortutako datu urrien arabera, “fracking” izeneko sistema erabiltzeko asmoa dute. Egun, sistema hau beste herrialde batzuetan, Frantzian kasu, debekatuta dago lurrazpian dauden akuiferoak “pozoitzen” dituelako.

BILDUren bozeramailea azaldu duenez, Lakuako gobernuak datorren urtean hasi nahi ditu erauzte lanak Arabako hegoaldean dauden bi putzu hauetan. Ez ohiko gas putzuak dira harkaitzen artean putzu txikiagoetan banaturik daudelako. Horren ondorioz, beste teknika batzuetara jo behar dute gas hori atera ahal izateko. “Oso kezkagarria da ikustea nola Arabako Foru Aldundiak ez duen ezer aipatu hain tamaina handiko proiektuaren aurrean jakinda herrialdeko lurrazpia pozoindu daitekela”, esan du Casadok.



No hay comentarios:

Publicar un comentario