martes, 4 de octubre de 2011

Arriaga parkeko arrosategia egoera txarrean dago

Arriagako bizilagunek arazoaren berri ematen zioten Bilduri uztailean egindako bileran eta bi hilabete beranduago parkeak berdin jarraitzen duela jakinarazi dute koaliziotik. Aurreko udal gobernuaren asmoa leku horretan autobus geltokia eraikitzea zen baina 21 Zabalguneak atzera bota zuen egitasmo hori.

Gune hori zaintzeko eta ondo mantentzeko eskatuko dio Bilduk PPren gobernuari.


..

No hay comentarios:

Publicar un comentario