martes, 4 de octubre de 2011

Datorren urriaren 6an, osteguna, eskualdeko Mugikortasun Iraunkorrerako Plana aurkeztuko da Amurrion

Aiarako koadrilak, azkenengo hilabeteetan eskualde mailan garatutako “Mugikortasun Iraunkorrerako Plana” jakitera eman nahi du. Garatutako planak, gure mugikortasun ereduak ingurumenean eragiten dituen inpaktuak murrizteko proposamenak jasotzen ditu, oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna, garraio publikoa edo gune industrialetarako garraioa sustatzen duten ekintzak besteak beste.

Mugikortasun Iraunkorrerako Plana herritarrengana hurbiltzeko asmoz, herritar foroa antolatu da. Bilera, datorren urriaren 6an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da, Amurrioko Katekesi gelan. Bertan, Mugikortasun planaren edukiak eta Aiarako eskualdean ezarri nahi diren neurriak aurkeztu ondoren, herritarren ekarpenak eta iradokizunak jasoko dira.

Eskualdeko errealitatea islatzen duen diagnostikoa eta Mugikortasun Plana eskuragarri daude Amurrioko Udalaren web orrian.

...

No hay comentarios:

Publicar un comentario