domingo, 12 de julio de 2020

"Osasun arrisku larriak" ekarriko dituela uste du Stop 5G plataformak.

Euskal Herriko beste hainbat hiritan bezala, Gasteizen ere sortu berri da 5G-a hedatzearen kontrako talde bat. Azken asteon, gainera, sinadura bilketa abiatu dute, Udalak 5G teknologia bazter dezan "arriskutsua ez dela frogatzen den bitartean". Stop 5G taldearen arabera, teknologia honen garapenak "gizartearen kontrola" areagotuko du, eta "osasun arrisku larriak" ekarriko ditu. "5G- aren uhinak 4G-arenak baino 290 aldiz indartsuagoak izango dire- la kontuan hartuta, arriskua askoz ere larriagoa izango da".

Hartara, Gasteizko Udalari eskatzen diote "prebentzio printzi- pioa ezartzeko", 5G instalazioen ezarpena gelditzea, eta teknologia hau ezarri baino lehen bere in- paktuaren ebaluazioa egitea, azterketa independenteen bidez.

Sinatzeko esku-orriak banatu dituzte hiriko hainbat tokitan. Tartean, Titania belardendan, Bio Alai Kontsumo ekologikoaren elkartean, Hala Bedin, Zapateneo liburutegian, Inguma dendan eta Zurrupa tabernan.

Internet bidez sinatz

No hay comentarios:

Publicar un comentario