lunes, 20 de julio de 2020

Mendi martxa, Iturrietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurka

Aguraingo Latsarri gaztetxeak eta Mendiak Aske plataformak mendi martxa egingo dute larunbatean.

Latsarri gaztetxeak eta Mendiak Aske plataformak elkarlanean mendi martxa bat antolatu dute biharko, larunbata. Ibilaldia 9:30ean abiatuko da Alaitza herritik, eta San Juan portua igo ostean, Egileor herrian amaituko da.

Parke eolikoek mendien pribatizazioa eta industrializazioa, eta horrekin batera, ingurumenaren suntsiketa ekarriko dutela salatu nahi dute ekimen berri honekin.

Euskal Energiaren Erakundeak eta Iberdrolak parke eoliko berriak eraikitzeko asmoa agertu dute. Arabaren kasuan, Labrazan (Arabako Errioxa) eta Iturrietako Mendietan (Erroeta, Mendialdea). ..

No hay comentarios:

Publicar un comentario