Betidanik salatu izan ditugu "Armentia-2" esplorazio putzuaren atzean EAJren Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA) sozietate publikoaren asmoak. Amets gaizto baten hasiera besterik ez zen, ondoren euskal lurraldean ehunka putzu egin ahal izateko. Aspalditik ere, Arabako jendartearen gehiengoaren iritziarekin kontra ibili dira EAJk eta Gobernu bazkidea den PSEk. Urte luzez herritarren ezezkoa eduki du proiektu horrek; 2014an gas-proiektuaren aurka eta Frackingaren aurka ekimen legegilea bultzatzeko 103.589 sinadura jaso ziren, 2018an alkateak berak talde Sozialistarekin batera proiektu horri buruzko herri-galdeketa bat ukatu zigun, 2018ko uztailan 2.000 alegazio herrikoiak aurkeztu ziren, eta bat ere ez zen onartu,… BERRIZTU mugimendutik, hainbat mobilizazioetan erakutsi dugu Gasteizko jendartearen oposizioa horrelako proiektuei. "Green Capital", "Larrialdi klimatikoa", eta "herritarren parte-hartzea" bezalako ideiak saltzen dizkigute, baina herritarrek errefusatutako erregai fosilen alde egin dute azken momentura arte, energia berriztagarrietan oinarritutako trantsizio batean inbertitu beharrean. Horregatik, EAJren eta PSEren jarrera antidemokratikoa salatu izan dugu eta salatzen jarraitu nahi dugu. Orain, Klima Larrialdiak eta Estatuko Klima Aldaketa Legeak behartuta, behingoz ustiaketa egiteari uko egin diote. Baina beraien proiektu suntsitzaileekin jarraitzeko asmoa erakusten jarraitzen dute; Eolikoen proiektu basatia, Abiaduraren Handiko Trena, Erraustegia, “Hidrogenoaren Euskal Korridorea” etab. Azken 10 urteetan, Eusko Jaurlaritzaren SHESA sozietateak diru publikotik 80 milioi euro baino gehiago galdu ditu. Ez da onargarria klima larrialdi egoera honetan Eusko Jaurlaritzak diru publikoa botatzen jarraitzea horrelako ekimenekin. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, benetan beste energia eredu baten alde badago, Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA) sozietate publikoa desegiteko. Eredu jasangarri baterantz benetako trantsizioa hasteko garaia da. BESTE ENERGIA EREDUA POSIBLEA DA. Arabako jendartea eta erregai fosilen aurka mobilizatu izan diren kolektibo guztiak zoriondu nahi ditugu proiektu hauen kontra erakutsi duten konpromisoagatik, bereziki, “Fracking Ez Araba”k eginiko lana, baita, alde politikotik benetako trantsizio baten alde egin dutenei jarrera eskertu nahi diegu ere. Eta amaitzeko, gai hauek kezkatzen dituen pertsona guztiak gonbidatzen ditugu horren alde mobilizatzen jarraitzera. ZORIONAK GUZTIOI ETA KALEETAN EGONGO GARA!!!!
domingo, 11 de abril de 2021
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario