jueves, 22 de abril de 2021

"Goza dezagun arduraz eta errespetuz"

Zoritxarrez, bizitzen ari garen pandemiaren ondorioz, pertsona asko galdu ditugu, eta beste hainbeste, oraindik ere ondorioak jasaten dituztenak. Era berean, kutsatze gehiago saihesteko osasun-neurriek aldaketak eragin dituzte pertsonen arteko harremanetan eta naturarekin berarekin harremanetan jartzeko moduan. Horren ondorioz, egiaztatu da herritarrek Arabako paraje natural harrigarriei balioa eman dietela. Horien artean, urarekin lotutako espazioak nabarmendu behar dira, hala nola ibaiak, beren jauziekin, haitzarteekin. Pertsonak ibaietara hurbiltzea da diseina daitekeen ingurumen-hezkuntzako edozein programaren ardatz nagusietako bat, baina, orain, hurbilketa hori nola egin behar den jakiteko gutxieneko baldintza batzuk ezartzea dagokigu. Egoera honek sortzen dituen arazo berriak ikusten ari gara, hain erabilera intentsiboa hartzeko prestatuta ez dauden naturguneetara (aparkalekurik eza, hondakinak biltzea, etab.) masiboki joaten garenean Zadorra Bizirik plataforma hiritarretik urteak daramatzagu lanean Arabako ibaien egoera globala hobetzeko; izan ere, gaur egun, ibai horiek nahiko zigortuta daude (%60raren egoera globala ona baino okerragoa da, Uraren Esparru Zuzentarauaren arabera), batez ere hiri-, industria- eta nekazaritza-isurketengatik eta ibai-eremua suntsitzeagatik (ibaiertzeko landaredia, hirigintza arduragabea). Hautematen ari garen egoeren aurrean, herritarrei dei egin nahi genieke gune natural horiez gozatzen jarrai dezaten, baina horiek hobetzea eragotziko duten arazo berririk ez sortzeko erantzukizun indibiduala eskatuz. Ildo horretan, gure ibai-eremuen etorkizunaren mesedetan, elkarbizitzarako oinarrizko arau batzuk errespetatu behar direla adierazi nahi dugu. Zaindu eta errespeta ditzagun gure ibaiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario