Ingurumen Sailak Araban 16 garbigune berri egiteko kontratazioaren lehiaketa ateratzea erabaki du, herritarrentzat buruhaustea izaten diren hondakinak bertan utz ditzaten.
Hiru motatako hondakinak bilduko dira: inausketa hondarrak, tamaina handiko hondakinak eta etxeko obretako hondakin inerteak.
Aurreikuspenen arabera 360.000 eurotako inbertsioa egingo da, eta leku hauetan egongo dira garbigune berriak: Kuartango, Trespuentes, Mandaita, Billoda, Aletxa, Trokoniz, Alaitza, Urbisu, Oteo, Egileta, Bergonda, Komunioi, Larrazubi, Salcedo, Zubillaga eta Adana.
Garbiguneak eta bertako edukiontziak uda ondoren egongo dira prest.
Aldundiaren asmoa da Lurraldea halako instalazioez hornitzen jarraitzea.
....
martes, 19 de abril de 2011
Arabak 16 garbigune gehiago izango ditu uda ondoren, tamaina handiko hondakinak, hondakin inerteak eta inausketa hondarrak jasotzeko
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario