jueves, 21 de enero de 2021

U30 Aldaketaldia ekimena: Urtarrilaren 3an Udaletxe aurrean konzentrazioa

Agintari politikoek, orain krisi sanitarioaren aitzakian, eredu ekonomiko eta sozial jasanezinean sakondu eta krisia areagotzen jarraitzen duten honetan, beharrezkoa da norabide-aldaketa sakona exijitu eta trantsizio ekologiko eta sozialki justu baten alde urratsak emango dituen jendartea aktibatu eta saretzea. Argi dugu bizitzaren aldeko norabide-aldaketa hori ez dela gauzatuko horren alde egiten duen euskal gizarte aktibo eta saretua ez badugu. Hori dela eta, urtarrilaren 30ean, edota aurreko zein ondorengo egunetan, larrialdi ekosozialari lotutako salaketa- eta aldarrikapen-ekintzak egitea proposatu dugu: hitzaldiak, elkarretaratzeak, bizikleta-martxak, kostaldean edo ibaietan plastiko-bilketak, zuhaitzak landatzea, proiektu erraldoiren batek mehatxatutako natur guneetan ibilaldiak, argindarraren gehiegizko garestitzearen aurrean enpresa elektrikoek egindako lapurretak salatzeko kontzentrazioak, bizitza erdigunean jartzearen aldeko ekintzak, etab. aldaketaldia_logoaGainera, otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena izango da, eta gogoratu behar da, oraindik ere, Joaquin Beltran langilearen gorpuak milaka tona hondakinen artean lurperatuta jarraitzen duela. U30 ekimen honen bidez hori dena gizarteratzen lagundu nahi genuke, eta Zaldibar Argitu Plataformaren eskutik antolatuko diren ekimenak eta elkarretaratzeak babestu eta eurekin batera gertatutakoaren argibideak eskatu eta egon daitezkeen erantzukizunak argitu. ..

No hay comentarios:

Publicar un comentario