sábado, 13 de enero de 2024

LURRA ETA ZAINTZARAKO ESKUBIDE KOLEKTIBOAREN ALDE, ELEFANTE TXURIRIK EZ!!!!

Abiadura handiko trenak bizidun guztien ongizaterako beharrezkoak diren baliabide eta baldintzak suntsitzen ditu: - Zaintza eta jendarte ongizatera bideratu beharko liratekeen aurrekontuak bereganatzen ditu. (oraintxu Kobid osteko funtsetatik Tafalla-Campanas tarterako 281 milioi euro eta Ebro gaineko zubirako 60 milioi euro hartuta erreskatatu berri dute): zaharren egoitzetako langileen lan baldintzak hobetzera, etxeko langileen lan egoera duintzera, haurreskoletako ratioak gutxitzera, hezkuntzan behar berezietarako laguntza areagotzera, kultur sormen eta zaintzaren balioa aitortu eta horretan aritu ahal izateko baldintzak zabaltzera, osasungintzan lehenengo arreta, eta prebentzioa indartzera, gizarte segurantzan herritar orori hilabete amaierara iritsi ahal izateko aukera ematen duen gutxieneko diru-sarrera edo pentsioa bermatzera,... - Natura eta ondare publiko eta komunitarioen merkantilizazio, pribatizazio, industrializazio eta hondatzean sakontzen du: lurraren okupazio, artifizializazio eta zatiketan, ur sareen (akuifero, iturburu, hezegune, iturri) kalte eta kutsatzean, ekosistemak eta bioaniztasunak iraun ahal izateko behar duten oreka desagerraraztean, landa eremuko eta tokiko ekonomientzat gakoak diren komunalen gutxitzean, elikadura burujabetza eta agroekologiarako behar den lurra desagertaraztean, zaintza zerbitzu eta osasungintza esku pribatuetan gelditzea erraztean, energia beharrak handitu eta horrek landa eremua energia ekoizteko eta garraiatzeko azpiegitura handiez betetzean, bizitza osasuntsu eta patsadan bizitzeko eskubidea ezabatzea... - Kolonialismo kapitalistan oinarrituta landa eremuetako eta hegoalde globaleko natur baliabideak eta pertsonak ustiatzen ditu: porlan eta mineralak eskuratzeko proiektu suntsitzaile eta zapaltzaileak sustatzen ditu, horren ondorioz herritarrak ipar globaleko hiriguneetara mugitzera behartzen ditu, eraikuntzan beste herrialdeetatik langileak ondainsari eskas, lanaldi luze eta baldintza gogorretan aritzera ekartzen ditu, tokian errotutako lanbide extentsibo jasangarriak itotzen ditu, landa eremuak herritarrez hustutzen ditu... - Jendarte arrakala areagotzen du eta gertuko harremanak eta ekonomia kaltetzen du: herritar ororena den diru publikoa gutxi batzuek erabiliko duten azpiegitura bat eraikitzen eta mantentzen xahutzen dute, enpresa pribatu jakin batzuen mesedetan, etorkizuneko belaunaldiak zorpetzen ditu zuzenean eta zeharka, jendarte kohesiorako eta gertuko harremanak zaintzeko beharrezkoa den gertuko garraio publikoa kaltetzen du... HONENGATIK ETA ASKOZ ERE GEHIAGORENGATIK, URTARRILAREN 20an ETOR ZAITEZ 12etan IRUÑEKO DIPUTAZIOTIK ABIATUKO DEN ABIADURA HANDIKO TRENA GELDITZEA ESKATZEKO MANIFESTAZIORA. BIZITZA ERDIGUNEAN, EZ PORLANA!! ..

No hay comentarios:

Publicar un comentario