viernes, 12 de enero de 2024

AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Apirilaren 20rako manifestazioa deitu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta trenen maiztasuna handitzea. Hori eskatzeko manifestazioa iragarri dute Altsasun apirilaren 20rako eta otsailean jardunaldiak egingo dituzte Urtarrilaren 19an, halaber, eskualde horietako zenbait tren geltokitan elkarretaratzeak egingo dira 18:30 eta 19:30 bitartean, egiten ari diren zundaketak gelditzeko eta “herritarron hitza errespetatzeko eskatzeko Apirilaren 20ko manifestazioaz gain, Tren Publiko eta Sozialaren aldeko jardunaldiak egingo dira otsailaren 22tik 25era bitartean, Sakana, Arabako Lautada eta Goierriko hainbat herritan. Besteak beste, Italiako AHTren aurkako mugimenduko kideak entzuteko aukera izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario