martes, 30 de noviembre de 2021

(Tren Sozialaren Alde): «Europan guk esaten duguna egiten dute, tren guztiak joatea trenbide beretik»

Joan den ostiralean egindako prentsaurrekoan, tren sozialaren aldeko plataforma ezberdinek positiboki baloratu zuten Espainiako aurrekontuetan partida bat adostu izana trenbide sarea hobetzea ikertzeko. Honek bidea ireki liezaioke AHTaren aurkako plataformek hainbestetan proposatu dutenari. Benetan herritarren eskura egongo den trenbide sare soziala indartzea, eta egokitu daitezela AHTa ere pasatzeko, trenbide sare berri bat sortzeko azpiegitura faraoniko berririk gabe. Iñigo Leza Tren Sozialaren aldeko plataformako kidea da eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Ikerketa berri honek izan ditzakeen eraginak aipatu dizkigu, eta haiek ikerketa independente bat abian daukatela kontatu digu. Ikerketa paralelo hau finantzatzeko crowdfunding kanpaina bat jarriko dute abian. ..

No hay comentarios:

Publicar un comentario