Arabako Mendiak Aske, euskal mendien industrializazioa geldiarazteko sortutako plataforma herrikoia da. Industrializazio hori energia eolikoa ekoizteko zentral onartezinen instalazioaren bidez egin nahi dute, energia sortzeko eta kudeatzeko eredu neoliberal zaharkitua jarraituz. Prentsa ohar honen bidez, Arabako Mendiak Aske plataformak hilabete batetan Arkamoko, Iturrietako Mendietako eta Labrazako zentral eolikoen aurkako alegazioen bilketak jasotako atxikimendu sozialaren berri eman nahi du jendaurrean. Proiektu horiek argitaratu zirenetik, plataforma honek proiektu horiei buruzko informazioa zabaldu du, bai eta kalte eta eraginen berri eman, kokaleku horien aurkako 15.000 alegazio baino gehiago bildu dituelarik. Alegazio horien arabera, ezinbestekoa da berdeguneetan mota horretako azpiegitura grisak baztertzea, eremu natural horiek bizirik irautea ezinbestekoa baita lurraldeko bizitzari eusteko, eta hala adierazi du gizarteak. Energia eolikoa sortzeko aurkeztutako zentralen ereduak energia berriztagarrien balioak eta abantailak baliogabetzen ditu; horien faktore bereizgarria banatutako sorkuntzan oinarritzen baita, aldi berean, ezinbesteko baliabide horren demokratizazioa eraginez, gaur egun horiek kontrolatzen dituzten oligopolioen boterearen kaltetan. Lurraldeko mendiguneetan proposatzen dituzten kokapenak ugaltzen ari dira azkenaldian, gero eta ingurumen-balio handiko naturgune gehiago arriskuan jarriz. Era berean, kokaleku horiek ez dutela azpiegitura gris horiek jasateko egokiak izateko plan adosturik salatzen jarraitzen dugu. Hedabideei gogorarazi eta nabarmendu behar diegu duela hamabi urte leku horiek babestearen inguruan lortu zen adostasun kolektiboa Eusko Legebiltzarrak eta Arabako Foru Aldundiak babestu zutela. Une honetan, hala eskatzen duten milaka pertsonen babesarekin, Arabako Mendiak Askek abian diren zentral eolikoen izapideak berehala eta erabat geldiaraztea eta gure mendiak zeregin horretarako bazterketa-eremu izendatzea exijitzen du. Horregatik guztiagatik, lurraldeko biztanleak natura-ondarea defendatzeko lanean jarraitzera animatzen ditugu, eta gogorarazten dugu, Azazetako zentral eolikoaren aurkako herri-alegazioen sinadurekin jarraituko dugula. Gainera, komunikabideei dei egiten dizuegu, maiatzaren 6-an gobernuak Gasteizen duen ordezkariordetzan (Olagibel kalea 1), egingo dugun kontzentraziora, Arkamoko, Iturrietako eta Labrazako energia eolikoa ekoizteko zentralen aurka jasotako 15.000 alegazio baino gehiago entregatuko ditugularik.
martes, 4 de mayo de 2021
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario