Gasteizko Udalak atzo ezagutarazi zituen aurtego jaietako zezenketen ildo nagusiak. EGUZKIk zezenketetan animaliek jasaten duten “tortura” salatu du. Era berean, hiri hontan tortura honen alde pleitesia eta zarrastelkeriaz gain, diru publikoarekin 5 eguneratako eraikuntza erraldoi bat egiteko zentzurik gabe jokatzen dutela aipatu dute. kritikatu du eta diru publikoa horretarako erabiltzearen aurka azaldu da.
Vitauri enpresa izan da azken urteotan Zezen Feria antolatu duena baina udalarekin izandako arazoak direla eta aurten Tomás Entero sustatzaileak hartuko du ardura hori. Oraingoz uztailaren 25eko zezenketan arituko diren toreroak besterik ez dituzte ezagutarazi: Cayetano Rivera, Pablo Hermoso de Mendoza eta Morante de La Puebla. Egitarau osoa ekainaren 17an jakinaraziko dute.
2011 urtean iazko salneurriak mantenduko dituztela iragarri du Gasteizko Udalak eta Euskadiko Kutxak, BBVAk, CANek eta Ipar Kutxak kosterik gabe abonoak finantzatzeko aukera emango dute.
Tortura egin beharrean animaliekiko errespetua erakutsi dadila exijitu du Eguzkik.
Esto saldra en la pagina al pulsar leer mas
sábado, 7 de mayo de 2011
Europako Hiriburu Berdeak Jaietako Zezen Feria aurkeztu du
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario