jueves, 11 de mayo de 2023

HEGOA BIZIRIK, GASTEIZKO HEGOALDEKO BIZI KALITATEA DEFENDATZEKO EKIMENA

Eguzkik bat egin du ekimen, hausnarketa eta manifestu honekin. Arabako hiriburuko hegoaldeko kontzejuek eta auzo elkarteek urtebete daramate zuzenean eragiten dieten alderdietan lan egiteko topaguneak sortzen. 2022ko ekainean, komunikabideetan hegoaldeko ingurabidearen lehen berriak agertu zirenean, hainbat esparrutako pertsonek biltzea erabaki genuen. Izan ere, hegoaldeko ingurabideaz gain, zuzenean eragiten ziguten alderdi gehiago zeudela ikusten genuen: Iturritxu-Maite Zuñiga ardatzaren bikoizketa, tranbiaren garajeak Aretxabaletan kokatzea, autobusen joan-etorria Salvatierrabide kalean, udal zabortegia, udalaren komunikazio falta... Horiek horrela, Berrostegietako, Gardelegiko eta Lasarteko kontzejuek, Adurtzako, San Cristobaleko eta Batango auzo elkarteekin batera, manifestu bat jarri genuen martxan, hegoaldeko zein hiriburu osoko elkarteen babesa jasotzeko, bi ardatz oinarri hartuta: 1. Auto partikularra gehiago erabiltzea ez erraztea eta, horretarako, - garraio publikoa sustatzea eta hobetzea, bai hirian, bai inguruko herrietan; - industrialdeetarako garraio publikoa hobetzea; - inguruko ikastetxeetara iristeko bizikleten eta MPIen erabilera are gehiago bultzatzea; - bizikleta eta MPIentzako azpiegitura egokia sortzea. 2. Udalak ematen duen informazioa hobetzea, eta hiriko inguru honetarako eta gainerakoetarako mugikortasun konponbideak bilatzeko orduan herritarren parte hartzea ahalbidetzea, - komunikazio arina izanez inguruko elkarteekin eta kontzejuekin, kezkak entzunez eta horiei behar bezala erantzunez; - gardentasunez, Udalarekin zuzeneko komunikazio kanal bat izanez, parte hartzeko beharrezko informazioa izateko, eta, hala, ezagutza objektiboa eta datu errealak edukitzeko inguruko mugikortasun gaiei buruzko jarrerak hartzean; - ingururako mugikortasun aukerak bilatu, balioetsi eta erabakitzerakoan herritarrek parte hartzeko aukera izanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario