viernes, 19 de marzo de 2021

ENERGIA BERRIZTAGARRIA BAI, BAINA EZ HORRELA: MENDIEN INDUSTRIALIZAZIORIK EZ

2009. urtean, Eusko Legebiltzarrak Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana (aurrerantzean, LAP) indargabetu zuen, Iturrietako Mendiak industrializatzeko asmoa bertan behera utziz, horiek Kontserbazio Bereziko Eremu (ES2110022) gisa babestuta daudelako eta hegazti nekrofagoak kudeatzeko baterako plana onartuta dagoelako. Hala ere, 10 urte baino gehiago igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzak, Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziak – EEEk – (% 40) eta Iberdrolak (% 60) osatutako Aixeindar sozietatearen bidez, 2009an Energia Eolikoaren LAP indargabetzea ekarri zuten argudio guztiak alde batera utzita, zentral eolikoen 4 proiektu berri proposatu/inposatu ditu, bitxia bada ere, guztiak Araban: - Azazeta (Arraia-Maeztu eta Bernedo: 40 MW-ko potentzia duten 8 aerosorgailu - Iturrietako mendiak (Arraia-Maeztu): 75 MW-ko potentzia duten 15 aerosorgailu - Arkamo (Erriberagoitia): 95 MW-ko potentzia duten 19 aerosorgailu - Labraza (Oion): 40 MW-ko potentzia duten 8 aerosorgailu Proiektu horiek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (128/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa), foru-, autonomia- eta Europako ingurumen-arloko araudi espezifiko ugariren aurka ezartzen, eta hori guztia proposatutako kokalekuei legezko estaldura ematen dien Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialik gabe. Azken batean, zentzugabekeria horrek 2009. urtean agerian utzi eta blokeatutako akats berberei eusten die, 2002ko LAPa indargabetzean, baita Arabako Foru Aldundiak natura-ingurunea, biodibertsitatea eta paisaiak babesteko garatutako estrategia eta politikak bertan behera uzten ditu ere, eta, batez ere, ondorio konponezinak eta oso kaltegarriak dakartza gure natura-ondarean , hau da: • Gure mendi komunalen pribatizazioa, haien kudeaketa komunitarioa biziraupenaren giltzarrietako bat izan baita. Iberdrola bezalako enpresa pribatu batek ezin ditu mendi publikoak bahitu, 2020an 3.610,7 milioi euroko mozkin garbia izanez. • I ngurumen-balio handiko naturaguneak industrializatzea. Kontuan hartu behar dira azpiegitura horiek eraikitzearekin eta mantentzearekin lotutako trafiko astuna, horien funtzionamenduaren ondoriozko olioisurketak, baia horiei lotutako azpiegituren inpaktu larria ere (pistak, ebakuazio-linea elektrikoak, azpiestazioak, etab.) • Paisaiaren inpaktu izugarria. Haize-sorgailuek 200 metroko altuera dute, Elgea mendilerrokoak baino hiru aldiz altuagoak dira, edo Gasteizko Salburuako dorre altuenak baino altuagoak. Bilboko Iberdrola dorreak 165 metroko altuera du. • Inpaktu akustikoa. Erroten inguruko eremuetan, zaratak eta bibrazioek osasun publikoari kalte larria eragiten diote. • Biodibertsitatearen galera. Errotek eta lotutako azpiegiturek biodibertsitatearen galera handia dakarte gure mendietan, batez ere, habitatak galdu, zatitu eta degradatu direlako, hainbat faktorek eraginda, hala nola, lurzoru naturalak okupatu eta zigilatzeak, sistema naturalak suntsitu eta aldatzeak, espezie aloktonoak inbaditzeak, baliabideen ustiapen ez-jasangarriak edo kutsadurak. • Eragindako eremuek sare hidrologikoan (akuiferoak, errekak, iturriak, etab.) duten eragina. Horregatik guztiagatik, zuen erakundeari ESKATZEN DIOGU manifestu hau babes dezala, eta administrazio eskudunei honako hauek eskatzeko: • Ingurumen-balio handiko eta -hauskortasuneko mendi-eremuak energia-ekoizpeneko era guztietako zentralak ezartzeko bazterketa-eremu izendatzea, premiaz. • Abian dauden proiektuak berehala geldiaraztea, bitxia bada ere, guztiak Araban kokatuak. • Leku antropizatuagoak, irisgarriagoak eta ekologiaren eta paisaiaren ikuspegitik inpaktu txikiagoa dutenak lehenestea. • Zentral eolikoak eremu antropizatuetan eta ekoizpen-zentroetatik hurbil kokatzea. Energia berriztagarriek biodibertsitatea babestearen aliatuak izan behar dute. Trantsizio energetikoak eta biodibertsitateak batera joan behar dute, eta, beraz, lehenengoa bigarrena sakrifikatuz garatzea helburu arriskutsua eta arduragabea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario