martes, 14 de mayo de 2019

Tren soziala aldarrikatuko dute Gasteizen, larunbatean

Manifestaziora deitu du AHTrik ezLautada plataformak larunbaterako, tren azkarra gelditzeko eta herriak eta hiriak lotuko dituen burdinbide bat eskatzeko Abiadura handiko trenak ezarri nahi duen ereduaren aurka agertzeko dei egin du AHTrik Ez Lautada plataformak. Larunbatean, 12:30etatik aurrera, San Anton plazatik, tren azkarra egiteko proiektua geldi dezatela eskatuko du. “Gutxiengo pribilegiatu baten” mesederako egindako proiektua dela nabarmendu dute, “herritar guztien diruarekin”.

AHTrik Ez Lautadak gogora ekarri du du AHTak hiriburuak lotzea dituela helburu, eta landa eremuari egiten dion ekarpena “lurraldeak okupatzea” eta “herriak banatzea” dela. AHTaren bideak lurraldea bitan banatzen duela salatu dute, batetik bestera pasako espazio urriekin.

Proiektu erraldoiaren tokian “tren sozialaren” alde apustu egiteko eskatu dute: herriak, hiriak eta industria guneak lotuko dituen burdinbidea; pertsonak zein salgaiak garraiatuko dituena. Gaineratu dute tren soziala lortzeko gaur egun dauden azpiegiturak gaurkotzearekin nahikoa litzatekeela.s

No hay comentarios:

Publicar un comentario