jueves, 1 de junio de 2017

Berriztuk Energia Ministerioaren ebazpenak “arnasgunea” ematen diola SHESAri salatu du

B

erriztu mugimendu ekologistak Energia Ministerioaren ebazpena SHESArentzat “arnasgune” bat dela kritikatu du. Ministerioak Ingurumen txosten arrunta egitera behartu du Eusko Jaurlaritza eta, bitartean, ikerketa baimenak etengo ditu. Erabaki hau SHESAren alde jokatzen duela agertu dute plataformatik eta xedapenaren aurka helegitea aurkeztuko dutela aurreratu dute.
“Hidrokarburoen legeak ikerketa baimenen iraunaldia eteteko aukera eskeintzen du, espedientearen etetea sustatzaileari egotzi ezin zaion kasuetan. Oraingoan, eta aurrekari ezagunik gabe, Energia Ministeritzak atzo BOEn argitaraturiko xedapenaren bitarte, ez ditu soilik Armentia-2 proiektuaren tramitazioan egon diren atzerapenak orekatu, baizik eta hastear dagoen ingurumen tramitazioa burutu arte baimenak etengo ditu”, azaldu dute.
“Xedapen lotsagarri honen bidez, Energia Ministeritzak arnasgune bat eman dio SHESAri, zeinek, baimenak iraungitzen ari zaizkiolarik, legeak ezarritako hiru urteko luzapenarekin ere ezingo luke putzu bakar bat ere epe barruan zulatu”, adierazi du Berriztuk, “xedapen hau iraungitako hidrokarburo ikerketa baimen batean inolako lanik egitea espreski eragozten duen jurisprudentzia dagoenean iritsi” dela gehituz.
 
Bestalde, Ministerioaren ebazpenak bi puntutan arrazoia ematen diela defendatu dute talde ekologistatik. Batetik, “proiektuan gizartearen parte hartzea ekiditzen saiatzean” okertu egin zela Jaurlaritza eta, bestetik, “Armentia-2 putzuak inpaktu garrantzitsuak sortzen” dituela ingurumenean. “Horren argia den ebazpen batekin, proiektuaren gardentasuna eta bermeak defendatu dituzten guztien sinesgarritasuna zalantzan gelditzen da ezinbestean”, adierazi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario