viernes, 13 de mayo de 2016

Udaberri jaia, hizkuntza adina doinu

Udaberri jaia, Hizkuntza Gutxituen Musika Jaialdiaren 2. edizioa maiatzaren 14an egingo da. Hitz Adina Mintzo zikloaren ikasturte amaierako jaian Asturiaseko Dixebra taldea eta Terbutalina galiziarrak arituko dira aurten. Gainera Broken Brothers Brass Band Nafarrek erdialdeko kaleak girotuko dituzte arratsaldean zehar.

Udaberri jaiak Hitz Adina Mintzo Hizkuntza Gutxituen zikloari amaiera borobila emango dio. Munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea helburu duen zikloakgalizieranawateragaleseraasturieratamazighteragaskoiera eta kurduera hurbildu dizkigu ikasturte honetan.  Horiek horrela, Hizkuntza Gutxituen 2. Musika Jaialdian aurten landutako bi hizkuntzetan musika egiten duten taldeak izango dira. Hain zuzen ere, 20:30etatik aurrera Falerina lorategia Asturias etaGaliziako doinuez beteko da Dixebra eta Terbutalina taldeekin. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario