domingo, 22 de febrero de 2015

Garoñaren aurkako manifestazioa, otsailaren 28an

Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra martxan jartzeko eta 2031. urtera arte irekitzeko aukeraren aurka kalera aterako da Araba Garoñarik Gabe ekimena. Zentrala berriro irekitzeko arriskuak “larrialdi egoera” ekarri duela uste dute, eta Arabako herritar zein sektore guztiei atxikimendua erakusteko eskatu zaie.

Horren aurka, otsailaren 28an manifestazioa egingo du Araba Garoñarik Gabe taldeak. 19:00etan aterako da, Andre Mari Zuriaren plazatik. .

No hay comentarios:

Publicar un comentario