domingo, 7 de diciembre de 2014

*ALFERRIKAKO ETA INPOSATURIKO PROIEKTU HANDIRIK EZ*

Abenduaren 8a Alferrikako eta Inposaturiko Proiektu Handien eguna da Europan eta hori dela eta, Euskal Herriko proiektu handien aurkako talde desberdinen ekimenez abenduaren 7an 17:00etan elkarretaratzea burutuko da Durangoko Azokaren kanpoaldean. Bertan, Euskal Herriko megaproiektuen aurkako taldeak zein parte hartu nahi duen oro bilduko gara. Proiektu handien aurkaritzakoek bat egiten dugu:



- Proiektu hauek hondamendi ekologiko, sozio ekonomiko eta pertsonala dakarkie ukitzen dituzten lurrei: natura-gune eta nekazal lurrak deuseztatzen dituzte, efektu kaltegarriak dakartzan hesi berri bat eta ingurugiroaren degradazioa sortzearekin batera, bizilagunei inpaktu negatibo garrantzitsuak eraginez.

- Proiektu hauen erabakitzeko prozesua herritarren parte hartzerik gabe bideratzen dira praktikan. Proiektu handi hauen eztabaida sozial garrantzitsuaren aurrean gobernuek eta administrazioek duten opakutasun jarrera salatzen dugu. Era berean, herritarrok etengabe ditugun argudio eta proposamenen aurrean gobernuek eta administrazioek etengabe mespretxu jarrera salatzen dugu.

Beraz, behin makro-proiektu hauek geratuta, herritarren parte hartzeko eskubidea errespetatzea eskatzen dugu, hauek izanik inposaturiko garapen ereduaren aurrean benetako demokrazia eta autonomia lokalaren oinarria,. Honekin batera, momentu honetan eztabaidagai dagoen TTIP merkatu libreko hitzarmenaren gure ezezko borobila argi eta garbi utzi nahi dugu. Hitzarmen hau onartuz gero, herritarren erabakitzeko eskubidea larriki erasotzea dakarrela salatzen dugu. Hau guztiarekin, hitzarmen honen geratzea ere eskatzen dugu.

*Nondik dator egun hau?*

2010eko urtarrilaren 23an, Hendaian bildurik, Abiadura Handiko linea eta merkatal garraio azkarretara bideratutako gaitasun handiko linea berrien eraikuntzaren aurka borrokan diharduten Europar Batasuneko estatu desberdinetako (Frantzia, Espainia, Italia) elkarte eta mugimendu desberdinek adierazpena burutu zuten _(http://declaracion-hendaia.blogspot.com.es/) _. Adierazpen hau, Euskal Herritik Iparraldeko CADEk, Hegoaldeko Jaizkibel Birikek eta AHT Gelditu! Elkarlanak sinatu zuten.

Jarraian, abenduaren 8a Alferrikako eta Inposaturiko Proiektu Handien eguna izendatu zen. Europan zehar ekintza desberdinak antolatzen dira. Gainera, abenduaren 8az gain, makro proiektu hauen aurkaritzen artean, esaterako, Foro Internazionala bezalako jardunaldiak antolatzen dira elkar elikatuz eta txoko guztietan lehenbailehen “elefante zuria”1 deitzen zaienen kanporaketa bultzatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario