martes, 27 de mayo de 2014

Nuclenorrek Garoña abiarazteko baimena eskatu du

Zentralak 60 urte betetzen dituen arte martxan edukitzea; horixe da, baimena onartzen badiote, Nuclenorren arduradunek nahi dutena. Gaur ezohiko batzarra egin dute, eta bertan hartu dute erabakia. Ez da ezustean iritsi, lehengo astean iragarri zuen Endesako —Nuclenorren erdia berea da— presidente Borja Pradok asmoa zutela; eta berehala bete dute esandakoa. Uztailaren 6ra arteko epea zuten, eta lehenbailehen egin nahi izan dituzte lanak.

Nuclenorrek ohar baten bidez adierazi du 60 urte arteko bizitza izaten dutela Garoñakoaren tankerako zentral nuklearrek Ameriketako Estatu Batuetan, eta esperientzia horrek lasaigarria behar lukeela: ez dela arazorik izango diote. Baimen eskariarekin batera, gainera, zentral nuklearrean egingo dituzten hainbat berrikuntzaren berri eman dutela esan dute, eta horien inguruko inbertsioen inguruko informazioa zehaztu dutela.
Baimen eskari hau egin ahal izan du Nuclenorrek PPk aparteko laguntza eman diolako: Espainiako Gobernuak iragan otsailean araudi aldaketa bat egin zuen, propio, zentralak lanean jarraitzeko modua ahalbidetzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario