sábado, 31 de agosto de 2013

Helegitea aurkeztuko du Kuartangok ‘fracking’-aren galdeketaren debekuaren aurka

Kuartangoko Udalak helegitea jarriko du ‘fracking’-aren inguruan galdeketa egitea debekatu duen Espainiako Gobernuaren erabakiaren aurka. Alkateak oso haserre dagoela esan du eta helegitearen bideak luze jo badezake ere, «herritarren interesak defendatu beharra» dagoela.

Espainiako Gobernuak ‘fracking’-aren inguruan Kuartangon egitekoa den galdeketa debekatu ostean, helegitea aurkeztuko duela iragarri du bertako Udalak. Iñaki Guillerna alkatea oso haserre agertu da debekuagatik eta esan du edozein herrik egin dezakeela galdeketa.

Helegitearekin abiatutako bidea oso luzea izan daitekeela iragarri du, urte batez edo biz luzatu daitekeela, baina «herritarren interesak defendatu beharra» dagoela esan du. Iragarri du gainera herriko elkarteei proposatuko diela beste galdeketa bat deitzea, herritarren iritzia entzun dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario