miércoles, 15 de junio de 2011

MAREA ANTINUKLEARRA ZABALDUZ DOA

Italiarrak , ekainaren 12 eta 13an burutu den erreferendumean onartu dute energia nuklearrik ez erabiltzea italiar lurretan energia ekoizteko bitarteko bezala.






Erreferenduaren emaitzak ez du zalantzarako biderik utzi, bozken % 95etik gora izan bait dira energia nuklearraren aurkakoak . Parte hartzea %57 ingurukoa izan denez – erroldaren %50+1 zen beharrezkoa - , erreferendumaren emaitza baliagarria da.

Energia nuklearraren inguruan erreferendum bat ospatzea ez da gauza berria Italian , 1987an italiarrak era horretara erabaki zuten etzutela zentral nuklearrik nahi . Zehatzago esateko, Chernobylgo istripu-hondamendia gertatu zenetik urtebetera , 1987an, herritarrak zentral nuklear gehiago ez eraikitzea eta martxan zeuden 4 zentral nuklearrak ixtea erabaki zuen , agindua 1989 eta 1990 bitartean gauzatu zelarik.

Seguruenik nuklearren aurkako italiarren jarrera horrengatik , emaitza ez da ezustekoa izan , horren adierazgarri izanik Berlusconik azken hilabeteotan erabili dituen trikimailuak erreferenduma geldiarazteko. Berlusconiren kezka areagotu egingo zen Fukushima-Daichiko istripu larriak eraginda , Italian zehar zabaldu zen nuklearren aurkako marea berria ikusita. Horregatik, “il cabaliere” erreferendum hau ospatu ez dadin saiatu da bi bide erabiliz . Lehenik erreferenduma ospatzea saihestuz, horretarako energia nuklearraren bi urteko luzapena edo moratoria dakarren legea onartarazi du eta horrela erreferenduma baztertuz baina Konstituzio Epaitegiak galdeketa ospatzera behartu du . Bigarrenez emaitza baliagarria – loteslea - izan ez dadin ahaleginduz, batetik erreferenduma udal hauteskundeekin batera egitea ekidin du , honek erreferendumean parte hartze altua ziurtatzen zuelako; bestetik , herritarrak bozka ematera joan ez daitezen kanpaina eginaz . Guzti honen helburua erreferenduma loteslea ez izatea da , izan ere , italiar araudiaren arabera erreferenduma loteslea izan dadin erroldaren %50+1ek parte hartu behar du .

Bidea trabaz betea izan denez, Eguzki talde ekologistak italiarrak are ozenkiago zoriondu nahi ditu hartutako erabakiarengatik eta espero dugu horrelako adibideak, erreferendumarena, zabalduz joatea, ziur bait gaude lehen ere ugaria den nuklearren aurkako kontzientzia zabalduz joango dela.

Bide horretan, duela aste pare bat Sardiniako erreferendumarekin egin genuen bezala, eguzkikook ez dugu lotsarik inbidia - sano, noski - sentitzen dugula adierazteko guk ezin dugulako , egun behintzat , horrelako erabakirik hartu, ez nuklearrei dagokionean ezta beste hainbat gaietan ere.


Erreferendumean energia nuklearraren inguruko galdeketaz gai , uraren kudeaketaren pribatizazioarena eta Legitimo Impedimento deritzon legediarena egingo da.

Aipatu beharra dago, galdeketan beste bi gai ere erabaki direla: uraren kudeaketaren pribatizazioa bat eta “Legitimo Impedimento” deritzon legea, kargu politikoei nolabaiteko babesa ematen ziena bestea. Denak galdu ditu Berlusconik, deigarria izanik lehen aldi dela azken 16 urteotan erreferedum bat loteslea dela.

Garbi dago, Fukushima-Daichii zentral nuklearraren istripuaren ondoren – zeina izenburuetatik ezkutatu arren gero eta kontrolpetik urrutiago dagoen eta ezin da baztertu oraindik egoera okertu daitekeenik - marea antinuklearra zabaltzen ari dela munduan. Ondorioz hankaz gora jarri du “nuklearren berpizkundea” eta alemaniaren politika aldaketak, nuklearrak ixtearen ekologiston aspaldiko ametsa egi bihurtu du , gutxienez hain sentibera, “zorrotza” eta orain arte nuklearzalea zen Alemanian.

Alemanika jada zentral nuklear gehiago ditu itxiak (19), egun martxan dituenak (17) baino. Itxi diren zentral horien itxiera, aurreikusita zegoena baino lehenago gertatu da ( bataz beste, 20 urteko bizia, batzuk soilik 3) industriaren nahien arauera 40 urteko bizia bait zuten eta Fukushimako gertatu aurretik espero zituzten luzapenekin 60 urtera iritsi nahi zuten.

Bukatzeko eguzkitik gogorarazi nahi dugu, energiaren eztabaida ez dela oinarritu behar onar ditzakegun zentral nuklearren kopuruan, aurrezpen energetikoa, efizientzia eta bide alternatiboetatik lortuko den energia ekoizpenean baizik. Alemanian hartutako erabakia ikusita, energia nuklearraren eztabaida mahai gainean jarri eta seriotasunez landu behar da, energia ereduaren aldaketa eta bereziki Garoñako zentral nuklearraren itxiera exigituz zaharra, arriskutsua, eta amortizatua dagoelako baita hautes promesa izetagatik eta gizartearen eskatzen duelako.


Garikoitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario