Espainiako Kontu Auzitegiak ikerketa bat ireki du Eibar eta Gasteiz arteko AP-1 autopista eraikitzeko lanen kostuaren gainean.
Kontu auzitegiko fiskalak idatzi bat aurkeztu du, zalantzak baititu obren kostua nola handitu zen hainbeste, eta deliturik egon den jakiteko ikerketa hasi du auzitegiak.
Aurretiazko Ekintzen Unitateak hasi du ikerketa. Bidegiri eskaera bat egin dio, EFE albiste agentziak zabaldu duenez. Azaroaren 16an bidali zion informazio eskea auzitegiak, eta hamabost eguneko epea eman dio erantzuteko. Auzitegiko fiskala apiriletik ari da auzia ikertzen.
..
Proiektuaren lehiaketari buruzko informazioa galdegin du auzitegiak, baita proiektuak izan zituen aurrekontu aldaketei eta likidazioari buruzko datuak ere.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak dagoeneko azaleratu du "irregulartasunak" gertatu zirela AP-1en eraikuntzan, eta Gipuzkoako beste zenbait errepideren obren finantzaketan; 2009ko eta 2010eko Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontuak aztertuta, hainbat errepideren hasierako kostutik bukaerakora alde handiegiak izan direla ohartarazi izan du auzitegi horrek.
Esaterako, Eskoriatza iparraldetik Arrasate iparralderako (Gipuzkoa) AP-1 autopistaren zatia 106,6 milioi eurorekin egitea eskaini zuen diputazioak, obraren lehiaketan; gerora, obren aurrekontuak handitzen eta obra osagarriak eransten joan zen diputazioa, eta azkenean %52 garestitu ziren zati horren lanak.
Herri Kontuen Euskal Auzitegiak zehaztu zuen, gainera, obraren aurrekontuak %22ko hazkunde bat izan zuela 2011ko ekainean, justu foru hauteskundeak igaro eta berehala, eta aldaketa horrek ez zuela oinarririk inolako kontratutan.
Espainiako Kontu Auzitegiak datu hori nabarmendu du, hain justu; kontuak argitzeko eskatu dio Bidegiri, horregatik.
Diru publikoen erabilera justifikatzeko beharra dute kargu publikoek, eta Espainiako Kontu Auzitegiko fiskalak uste du diputazioko garai hartako arduradunek delituren bat egin zezaketela alde horretatik, "gainkostuak" behar bezala zuritu ez zituztelakoan.
Legez kontrako jarduerarik izan dela uste badu, epaileak auzia hasi ahal izango du. EFE albiste agentziaren arabera, AP-1 eraikitzearen "gainkostuan" deliturik izan dela ebatziko balu epaileak, "modu irregularrean" emandako dirua erakunde publikoei itzultzeko agindu ahal izango luke auzitegiak. Interesak ere itzuli beharko lituzke kasu horretan.
Herri kontuen epaitegi autonomikoek ez dute epaiketarik egiteko ahalmenik; erakunde publikoen jarduera fiskalizatzen dute, ez besterik. Espainiako Kontu Auiztegia da erakunde publikoak epaitu ditzakeen organoa.
sábado, 1 de diciembre de 2012
AP-1 eraikitzeko "gainkostua" ikertzen ari da Espainiako Kontu Auzitegia
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario