jueves, 13 de diciembre de 2012

FRACKING-AREN AURKAKO MEZUA BERTAN EGON DA LEHENDAKARIAREN INBESTIDURA BILKURAN

Fracking Ez Araba Plataforma kolektibo gonbidatu gisa bertan egon da gaur Eusko Legebiltzarrean eman den Lehendakariaren inbestidura bilkuran. Honetaz gain, arratsaldean kontzentrazioa burutu du eraikin beraren aurrean ehun pertsona baino gehiago elkartu direlarik. Kontzentrazioaren ostean deialdiaren bi arrazoi nagusiak azaltzen zituen manifestua irakurri da. Alde batetik, kezka adierazi da aurreko Gobernuak herentzian utzi dituen EAEn fracking-a abian jartzeko emandako edo eskatutako baimenen aurrean. Hauen artean SAIA baimena nabarmendu da, funtziotan den gobernu batek emana izan zelako eta Eusko Jaurlaritzak eman duen lehen baimena izan baita, eta beraz zoritxarreko aurrekaria ezarri delarik. Bestetik, hurrengo lehendakariari gogorarazi izan zaio, fracking-a geldiarazteko helburuarekin urrats argiak eman behar dituela pasa den urte honetan zehar gizarteak modu ezberdinetan adierazi duen nahiari men eginaz. Fracking Ez Araba Plataforma kolektibo gonbidatu gisa bertan egon da gaur Eusko Legebiltzarrean eman den Lehendakariaren inbestidura bilkuran. Honetaz gain, arratsaldean kontzentrazioa burutu du eraikin beraren aurrean ehun pertsona baino gehiago elkartu direlarik. Kontzentrazioaren ostean deialdiaren bi arrazoi nagusiak azaltzen zituen manifestua irakurri da.(link) Alde batetik, kezka adierazi da aurreko Gobernuak herentzian utzi dituen EAEn fracking-a abian jartzeko emandako edo eskatutako baimenen aurrean. Hauen artean SAIA baimena nabarmendu da, funtziotan den gobernu batek emana izan zelako eta Eusko Jaurlaritzak eman duen lehen baimena izan baita, eta beraz zoritxarreko aurrekaria ezarri delarik. Bestetik, hurrengo lehendakariari gogorarazi izan zaio, fracking-a geldiarazteko helburuarekin urrats argiak eman behar dituela pasa den urte honetan zehar gizarteak modu ezberdinetan adierazi duen nahiari men eginaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario