jueves, 27 de septiembre de 2012
Fracking Ez Araba plataformak “Fracking apustu arriskutsua” deituriko monografikoa aurkeztu du Elkar liburudendan
Gaur 11:30etan Fracking Ez Araba plataformak “Fracking apustu arriskutsua” deituriko monografikoa aurkeztu du Gasiteizko Elkar liburudendan. Argitalpena 123 orrialdez osatua dago eta euskaraz zein gazteteleraz lor daiteke. Plataformako kideek, kolaboratzaileek eta hidrogeologia, ingenieritza, ekonomia edota medikuntzan besteak beste, adituak diren pertsonek burutu dute.
Eusko Jaurlaritzak gaiarekiko eman duen informazioa eskasa eta gardentasun gabekoa izanik, plataformak haustura hidraulikoari buruzko zabaltze handia egin du azken hilabete hauetan batez ere arabar lurraldean. Monografikoaren xedea jendarteari eztabaida sorrarazi duen gai tekniko honekiko benetako ikuspegi bat ematea izan da, egiaztatua izan dena. Izan ere, Araban eta baita beste lurralde batzuetan omen dagoen lurrazpiko gasa, teknika honen bidez ustiatu nahi dute.
Argitalpena bost atalez osatua dago, artikulu teknikoz, iritzi artikuluz eta baita frackingaren aurkako komiki batez beteak.Honako hauek dira bost atalak:
-Fracking: hurbilketa bat.
-Fracking-a gaur egungo eredu energetikoan.
-Ingurumenean eta pertsonen osasunarengan arriskuak.
-Gure ingurua zulatzen.
-Fracking-aren aurkako mugimendua.
Elkar liburutegiak monografikoa Euskal Herriko bere denda guztietan izango du salgai, bere zabalpenarekiko bultzada garrantzitsua izango delarik.
Beste alde batetik, plataformako kideek jendarteari arreta deitu nahi dio informazio egokia bilatu dezan, bai hitzaldien bidez eta baita monografiko honen bitartez ere, eta batez ere Araban exploraziorako eman diren baimenen jakinean egon dadila.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario