Irailaren 22an ospatuko den Frackingaren aurkako nazioarteko Egunean, Fracking Ez Arabak informazioa eta aldarrikapena uztartzen dituen jardunaldi bat aurkeztu du. Jardunaldiaren hasiera goizeko 11.30tan izango da Iparralde Gizarte Etxean egingo den hitzaldiarekin. Hitzordu hau Gasteizko auzoetatik informazio zabaltzea xede duen “Gelditzeko Arrazoiak” ekimen arrakastatsuaren barruan dago. Horren ostean, 19.30tan Hor Dagon egingo den bertso saioa hasiko da. Hitzordu hau Arabako Bertsozale Elkartearekin bat antolatuko da. Bertsolari, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Irati Anda eta Ruben Sanchez arituko dira eta gai jartzaile gisa Olatz Bayer egongo da. Bertsoetako gaiak haustura hidraulikoaren alde ezberdinen ingurukoak izango dira. Bestalde, Fracking Ez Kuartangok egun honen zehar ere hainbat ekimen antolatu ditu. Orduñako Portutik 9.15etan abiatuko den paseo batekin Espeleo Takomano elkartearen egitasmoa ikusteko aukera egongo da. Bertan elkarte honek Prailearen Haitz Punta eta Gorobel Mendilerroaren artean tirolina bat jarriko dute. Ekimen ikusgarri honetaz goxatzera doan edonor paseo polita egin ahalko du. Bi ekimen hauek Frackingaren aurkako nazioarteko egunean sartzen dira. Idei hau Marsellako (Uraren Munduko Foro Alternatiboa – 2012ko martxoa) eta Rio de Janeiro (Herrien Gailurrean – 2012ko ekainean) bileretan erabaki zen. Egitasmoa mundu mailean jaio bada ere, maila lokalean antolatuko dira egitasmoak; guztiak helburu argiarekin: teknika hau eta honek dakarren eredu energetikoaren aurkakotasuna agertzea.
viernes, 21 de septiembre de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario