AHT abiadura handiko trenaren Aramaio eta Arrasate bitarteko zubibidea amaitutzat jo du Adifek, prentsa ohar batean jakinarazi duenez. 1,4 kilometroko luzera du zubibideak, eta Euskal Y-ko luzeena da Gasteiz eta Aramaio arteko A-2620 errepidearen gainean eraiki dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako AHTaren zubibiderik luzeena. Aramaioko harana erditik moztu du zubiak, eta hiru erreka gainditu ditu. Haren zutabeak 90 metro bitarteko garaierakoak dira. Zubibideak zeresan handia eman du lehendik ere. Izan ere, 2010eko otsailean, hura eraikitzeko lanen ondorioz, lur jausi handi bat gertatu zen inguruan, eta A-2620 errepidea itxi behar izan zuten. Ezbehar horren ondorioz, urtebete baino gehiago eduki zuten Gasteizerako errepidea itxita.
miércoles, 19 de septiembre de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario