Eusko Jaurlaritzan jarritako salaketan, etiketatzeko gaietako legedia gainbegiratzeko eskatu dute, esne ontzietan gaztelaniako testurik ageri ez delako. Isuna 30.000 euroraino iritsi daiteke enpresaren arabera. Euskal Herria Esnea kooperatiba salatu dute, produktua euskara hutsean etiketatzeagatik. Eusko Jaurlaritzan jarritako salaketak etiketatzeko gaietako legedia gainbegiratzeko eskatzen du, esne ontzietan gaztelaniako testurik ageri ez delako. Isuna 30.000 euroraino irits daiteke, enpresaren arabera. Euskal Herria Esnea izeneko esne marka berria dagoeneko saltokietan dago. Produktuaren ontzia euskara hutsean diseinatuta dago. Bihar egingo dute produktuaren aurkezpen ofiziala. Kooperatiban, esne ekoizpenarekin lotutako baserritarrek bakarrik hartzen dute parte, eta guztiek prezio bera jasotzen dute esne litroko. Baserritarrek duten geldialdi ekonomikoari aurre egiteko tresna gisa sortu dute kooperatiba, Kaiku/Iparlat enpresen ereduarekin kexu.
jueves, 6 de septiembre de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario